Gaztela eta Leongo SIVI Klusterrak MONDRAGON Health bisitatu du

Bizitza independenterako irtenbide teknologiko berritzaileak garatzen dituen Gaztela eta Leongo SIVI Klusterrak jardunaldi batean parte-hartu du MONDRAGON Health osatzen duten kooperatibetako ordezkariekin, euskal aliantza barrutik ezagutzeko. MONDRAGONeko Zuzendaritza eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan, Otaloran, egindako topaketak bi erakundeen arteko lankidetza bideen bilaketa sustatu du.
Card image cap
2024/09/18

Jardunaldia Coprecira egindako bisita batekin hasi da, sektore soziosanitarioari zuzendutako INNTRO indukzio-sukalde berria bertatik bertara ezagutzeko. Ondoren, esperientziak trukatzeko saio bat egin da Otaloran, eta SIVI Klusterreko eta MONDRAGON Health-eko kooperatibetako ordezkariek puntu komunak identifikatu dituzte lankidetza-ildo berriak taxutzeko. Eguna amaitzeko, MONE espazioa bisitatu dute. Hala, Arrasateko esperientzia kooperatiboan murgiltzeko aukera izan dute Ander Etxeberria MONDRAGONeko hedapen kooperatiboko arduradunaren eskutik.

SIVI elkarteak hamarkada bat beteko du aurten zahartze aktibo eta osasungarriaren, osasun mentalaren eta bizitza independentearen alorretan soluzio teknologiko berritzaileak diseinatu, garatu eta aplikatzen

SIVItik Montse Fernández Chimente gerenteak, Laura Sáez Mata teknikariak, César Pardo Hervella teknikariak, Pablo Gomez presidenteak, Pablo Viñas CARTIFeko ordezkariak eta César Merino Sánchez ITCLko ordezkariak parte hartu dute. Beraiekin batera izan dira, Bexen Cardio, Bihar Homecare, Stirling Zentroa, Copreci, Gerodan, Fagor Healthcare, LKS Next eta MONDRAGONeko ordezkariak.

Hamarkada bat bizimodu independentea bultzatzen

Elkarteak hamarkada bat beteko du aurten zahartze aktibo eta osasungarriaren, osasun mentalaren eta bizitza independentearen alorretan soluzio teknologiko berritzaileak diseinatu, garatu eta aplikatzen. 80 enpresa, erakunde, fundazio eta adinekoen egoitza-zentro inguru ditu bazkideen artean.

Sektore anitzeko klusterra da, eta, horri esker, berrikuntza-proiektu baten etapa guztiak bete ditzake: kontzepzioa, diseinu eta garapenetik hasi, eta aplikazio-kolektiboetan probak egitera, emaitzak ustiatzera eta merkaturatzera heldu arte. Hala, Gaztela eta Leongo IKT eta asistentzia-sanitario sektoreen lehiakortasuna bultzatu nahi du, eta enpresen arteko lankidetza sustatu, desgaitasunean eta mendekotasunean soluzio berritzaileak aurkitzeko.

Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.

Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Osasun eta ongizatean espezialistak.

Zaharrei egokitutako altzariak

Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa

Ekipo elektro-medikoak