Irakurriena
- 1. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 2. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 3. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 4. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 5. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 6. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 7. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 8. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
- 9. Batzar orokorrak gai nagusi, TU Lankide aldizkariaren zenbaki berrian
- 10. MONDRAGON Hospitalityk eta Mondragon Hotelak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Fagor Ederlanek eta GIS-ek aliantza egin dute Mexikon produkzio planta berria martxan jartzeko
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/fagor-ederlan-eta-gis-ek-aliantza-egin-dute-mexikon-produkzio-planta-berria-martxan-jartzeko/@@images/6eb12b22-5140-4ca1-8b1f-2b92fcf716f3.jpeg)
Fagor Ederlan eta Grupo Industrial Saltillo (GIS) lankidetza hitzarmena sinatu dute NAFTAko merkatuko Automozio sektorerako osagai metalikoak mekanizatzeko planta berria martxan jartzeko, jarduerari 2016an ekingo diona.
Lankidetza hau, bi enpresek euren negozioa nazioartean garatzeko estrategia eta apustuaren emaitza da.
Ipar Amarikako merkatuaren indarraz kontziente izanik eta merkatu hau automozio sektorearen proiektu globalentzako funtsezko gunea izango dela jakitun izanda, bi taldeen burdinazko produktuen portfolioa erabat garatzea ahalbidetuko du.
40 milioiko inbertsioa, 140 lanpostu
Akordioak, %50era egingo denak, bost urtean 40 milioi eurotik gorako inbertsioa egin beharra eskatzen du eta epe horretan 140tik gora lanpostu berri sortuko dira produkzio planta berrian, horretaz gain, enpresa biek maila globalean duten posizionamendua indartuko du.
Mekanizazio planta berriak 5 milioi unitate mekanizatzeko ekoizpen gaitasuna izango du 5 urtean eta Joint Venture honen produktuen portfolioa burdinazko segurtasuneko osagaiek osatuko dute, besteak beste, portamangetek, diskoek, kaxa diferentzialek eta inertzia bolanteek.
Munduan zehar
Azken ezarpen hau, Fagor Ederlan Taldearen hemeretzigarren planta izango da. Fagor Ederlan erreferentea da sektorean, 50 urteko esperientzia du eta presentzia global sendoa automozio sektorearentzako gakoak diren 6 herrialdetako eskualde gakoetan, hala nola Europan, Mercosurren, Asian eta orain NAFTAn.
Sektorean liderrak diren enpresekin aliantzak garatzea da Fagor Ederlanen nazioartekotze estrategiaren ardatz nagusia. Fagor Ederlanen azken produkzio ezarpena aurten bertan izan da Wuhun, Txinan, burdinazko osagaiak mekanizatzeko planta berria eraiki zuen bertan.