Mondragon Unibertsitateak on line emango ditu Euskadiko campusetako eskola presentzial guztiak bihartik aurrera

Card image cap
2020/03/12

Bihar, martxoak 13, Eusko Jaurlaritzaren agerraldian jakinarazi den bezala, Euskadiko hezkuntza zentruetan irakaskuntza-jarduera presentziala aldi baterako etengo da.

Mondragon Unibertsitateak online bidez eskainiko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko campusetako aurrez aurreko eskola guztiak, martxoaren 13tik aurrera eta beste abisu bat eman arte.

Martxorako programatutako ate irekien eta onarpen-proben jardunaldiak atzeratu egingo dira edo online bidez egingo dira eta horietan izena eman duten pertsona guztiekin harremanetan jarriko da Unibertsitatea, beste data batzuk eskaintzeko.

Oro har, Unibertsitateak gainerako jarduerekin jarraituko du, agindutako osasun-gomendioak errespetatuz.

Edozein berri gertatuko balitz, unean uneko informazioa zabaltzen jarraituko da.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa