Ikerlan-IK4 enpresak 20,2 milioi euroko diru sarrerekin itxi du iazko urtea

Ikerlan-IK4 enpresak 20,2 milioi euroko diru sarrerekin itxi du 2010. urtea. Diru sarrera guzti horren zati bat, 12,7 milioi euro, Ikerkuntza eta Garapenaren barruko proiektuei dagokie. Emaitza horiek eskuartean hartuta, enpresak iazko helburuak bete dituela azaldu du.
Card image cap
2011/05/19

Ekonomi krisian sartuta, Ikerlan-IK4 enpresak orain arteko lerro berberean jarraitzeko konpromisoa hartu du, "gauzak ondo joan zaizkiolako". Ildo beretik, iaz lan egin zuen enpresekin lanean jarraituko duela argitu du. Besteak beste, ondoko enpresekin lan egin zuen Ikerlanek iaz: Fagor, Orona, CAF Taldea, Ormazabal, Naturgas Energia eta Gipuzkoa Berritzen.

Orain arteko helburuak beteta, aurrerantzean energia biltegiratzea, potentzia elektronikoa eta osasunaren alorrean dauden aurrerapen teknologikoetan ikertzen jarraituko duela esan du Ikerlanek. "Sektore estrategikoak dira horiek eta Euskadi presente egon behar da horietan".

Ikerketa zentro teknologikoa