EROSKI eta ABRAk hitzarmena sinatu dute Arabako Errioxako ardoak sustatzeko

Kooperatibak Arabako Errioxan ekoitzitako ardoak sustatzeko konpromisoa hartu du, eskualdeko, udalerriko eta lursaileko ardoetarako etiketetan finkatu diren zehaztapen berrien babesean.
Card image cap
Gabriel Frías, ABRAko presidentea; eta Asun Bastida, EROSKIren Tokiko Produktuetarako zuzendari komertziala.
2017/11/13

EROSKIk eta ABRAk sinatu duten hitzarmena kooperatibak inguruko produktuak merkaturatzeko konpromisoaren barruan dago, horren eraginez lehen mailako sektorearen iraunkortasunak gora egiten baitu, eta ekoizpen-ehuna askotarikoa izaten jarraitzeko lagungarri baita. Hitzarmen horren arabera, eta sektorearen egonkortasunerako konpromiso moduan, EROSKIk argi identifikatuko du Arabako Errioxako eskualdeko ardoen jatorri-deitura kalifikatua (DOC), eta udalerriaren edo lursailaren deitura ere ipiniko du, etiketan agertzen bada behintzat. Eta gainera, kooperatibak produktu horien aukera zabalduko du dendetan.

"Hitzarmenaren bidez, Errioxako jatorri-deiturari buruzko araudi berriaren zati bat nabarmendu nahi dugu. Horren arabera, Errioxako Arabako eskualdearen etiketan udalerria edo lursaila ere adieraz daitezke. Hartara, kalitatezko produktu hori erraz ezagutzeko aukera dago, eta jatorri-deitura duten produktuen artean bereizten da. Helburua gure ekoizpen-ehunak askotarikoa izaten jarraitzea da, eta aldi berean, kalitatezko produktuak eskaintzea kontsumitzaileei", esan du EROSKIren Tokiko Produktuetarako zuzendari komertzialak, Asun Bastidak.

Bestalde, ABRAko presidente Gabriel Frías del Valek adierazi du "EROSKIrekin hitzarmen hau sinatzea lehen urrats garrantzitsu bat izan da guretzat, eta aurrerapauso handia elkartearen helburu nagusia betetzeko. ABRAren ekintza dinamikoa, zabala eta etengabea da, eta horregatik gaur egun ezinbestekoa da Arabako Errioxan".

Tokiko eta sasoiko produktuen kanpaina berria

Bi erakundeek El Boulevard merkataritza-zentroko EROSKI hipermerkatuan sinatu dute lankidetza-hitzarmena, Arabako sasoiko produktuak sustatzeko kanpaina berriaren aurkezpenean, hain zuzen; zehatz-mehatz, Arabako lekaleak, patata eta ardoa. Azken urtean, EROSKIk 10 milioi euro bideratu ditu Arabako hiru produktu horiek erostera. Tokiko kanpaina horren aurkezpenean, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako diputatu Eduardo Aguinacok eta Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Politikako zuzendari Peli Manterolak hartu dute parte.

Banaketa komertziala