Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Ausolanek instalazio berriak estreinatu ditu Arrasaten
Kooperatibak 50. urteurrena ospatu du, balorazio oso positibo eta atseginarekin. Duela gutxi Yoseba Jainagak elkarrizketa batean zioenez, "Gure langileekin, bezeroekin eta hornitzaileekin urteurrenaren ospakizuna egin dugun komunitate guztietan, gure historia eta errealitatea hobeto ezagutaraztea lortu dugu, egindako ekitaldietan parte hartu duten guztien gogobetetasun eta balorazio handiarekin".
Testuinguru honetan, 2020. urtea instalazio berriekin estreinatu dute Arrasaten; bertan kokatzen da egoitza nagusia. Miren Eraña, Ausolaneko zuzendari sozialak azalduko digu zer abantaila eskaintzen dituzten bulego berriek eta haietan igarri dituzten hobekuntzak.
Zergatik bulegoak berriak?
Batez ere, eraikin zaharreko bulegoak zaharkituta geratu zirelako, eta bilerak eta lan dinamikak koordinatzeko arazo handiak genituelako, kontuan izanik Arrasaten dagoela taldearen egoitza korporatiboa.
Horregatik, aldameneko eraikina Auzo Lagunena zela kontuan hartuta, eraikina berreskuratu eta zaharberritzeko proiektua jarri genuen abian. Bestalde, sukalde nagusia eraikin zaharrean dago oraindik, duela bi urte erabat berritu baitzuten.
Zer hobekuntza nabaritu dituzue?
Lanak hasi aurretik, beste enpresa eta egoitza korporatibo batzuetako instalazioak bisitatu genituen, ideiak bildu eta estilo desberdinak ikusteko. Horrela diseinatu genituen gure instalazioak, aukerarik onenak aukeratuz eta gure beharretara egokituz.
Hasieratik, helburua izan da bulego modernoak eta egungoak diseinatzea, baina soiltasuna mantenduz, gure DNAn jasotzen dugunarekin bat.
Abantaila nagusia da sailetako oztopoak hautsi ditugula, eta orain eremu irekiak ditugu, hemen lan egiten dugunon arteko harremana nabarmen hobetzen dutenak.