Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Danobatek Hembrug Machine Tools holandarra erosi du
Makina-erreminten eta ekoizpeneko sistema aurreratuen fabrikatzailea den Danobatek iragarri duenez, Hembrug enpresa holandarra erosi du, zeina gogorrean doitasunez torneatze lanetan liderra baita.
Akordioaren berri eman zuten atzo, irailak 16, Hannoverren (Alemanian). Bertan egiten ari da, EMO azoka, Europan egiten den makina-erreminten azokarik nagusia, non enpresa bien ahalmenen baturak zeregin garrantzitsua izango baitu sektorean.
Enpresa biek esperientzia zabala dute eta espezializatuta daude doitasunezko piezen fabrikaziorako puntako soluzioen garapenean.
Danobatek artezketan duen expertisea eta Hembrugek gogorrean doitasunez torneatze lanetan duena batzea dakar erosketak; hau da, teknologia osagarri bi konbinatuko dira merkatuari egiten zaion eskaintza aberasteko bezero bakoitzaren premietara egokitutako soluzioekin. Hembrug erreferentziako marka da Europan. 1670ean eratu zen, 1870az geroztik tornuak fabrikatzen ditu eta 1969an garatu zuen bere lehen makina teknologia hidrostatiko propioarekin. Gaur egun, 14 milioi euro baino gehiago fakturatzen du urtean eta 60 lagun baino gehiagori ematen die lana, oso sektore dibertsifikatuetan presente egonda, automobilgintzatik hasi eta optikara arte, eta pisu handia edukita Erdialdeko Europan eta Asiako herrialdeetan.
Kredentzial horiek Danobaten proposamenera batzen dira orain; izan ere, urtean 130 milioi euro fakturatuta eta sendo nazioarteratuta, Alemanian, Espainian eta Erresuma Batuan ditu ekoizpen lantegiak eta bikaintasun zentroak bai herrialde horietan, bai Italian, AEBn eta Txinan.
Hembrugen erosketak egun dituen doitasunezko soluzioen gaman prestigioko marka bat sartzea ekarriko dio Danobati, zeina Alemanian duen filialaren markari, Danobat-Overbeck markari, batuko zaion. Operazioa, gainera, aurrera pauso bat da Danobatgroupek dibertsifikazio sektorial eta teknologikorako eta nazioarteratzeko duen estrategiaren barruan.
Trukean, operazioarekin Hembrugek artezketa prozesuak sartu ahal izango ditu bere balio proposamenean, bere teknologiaren garapena bultzatzeko eta soluzioen katalogo are osatuagoa eskaintzeko. Era berean, Danobaten salmenta eta zerbitzu plataforman sartuko da, bai eta maila globaleko bikaintasun zentroen sare batean ere, zeinari Holandan duen probetako zentroa batuko dion.
Aurrera pausoa
Aliantza berri hori eszenaratzeko, Danobatek Hembrugen makinarik adierazgarrienetako bat erakutsiko du gaurtik aurrera EMO azokan duen standean. Mikroturn 100LS makina da, eta enpresa holandarrak gogorrean doitasunez torneatzeko lanetarako eskaintzen duen punta-puntako teknologiaren adibide bat da. Ekipamendu hori Danobatek azokan erakutsiko duen azken belaunaldiko eta balio teknologiko handiko zazpi makinei batzen zaie.
Akordioa oso positiboki baloratu du Danobateko CEO Xabier Alzagak, zeinak “Hembrug moduko prestigio handiko marka bat sartzeak" duen garrantzia azpimarratu baitu. Berritzaileak gara, eta balio erantsi handikoak diren soluzio teknologikoak sortzen espezialistak. Gure xedea da gure bezeroen eskakizunetara egokitutako erantzuna ematea. Horretarako, gure abiapuntua da industri fabrikazioan aplikatzen diren teknologiak sakonki ezagutzea. Hemendik aurrera, gogorrean doitasunez torneatzeko lehen mailako punta-puntako soluzioekin handituko dugu gure katalogoa, artezketarako, torneaketarako eta neurketarako egun dugun gama osatuta.”
Hembrugeko CEO Robert Nefkensek, zeinak konpainiaren buru izaten jarraituko baitu, azpimarratu du “Danobatena moduko plataforma global batean sartzeak” dakarren aurrerapena, bai eta “artezketaren eta gogorrean doitasunez torneatzearen teknologia osagarriak batzeak” lehiarako dakarren abantaila ere.