Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
MONDRAGONek 178 milioi euroko etekinekin itxi zuen 2010eko ekitaldia, aurreko urtekoak hirukoiztuta
Emaitza ekonomikoak eta salmenten guztizkoaren aurrerapena alde batera utzita, 2010eko beste albiste positibo bat da Korporazioa Industria Arloan enplegua berreskuratzeko bidera itzuli dela, eta horrek ekarri du 1.317 lanpostu gehitzea urtean batez beste okupatutako langile taldean, aurreko ekitaldiarekin alderatuta.
Emaitza horien arrazoiak hauek dira batez ere: urteotan hartutako neurrien eraginkortasuna –bateko eta besteko neurriak, hala nola ekonomikoak, sozialak, finantzarioak, etab.–, horiei esker negozioen lehiakortasuna nabarmen hobetu ahal izan baita; MONDRAGONeko negozioen eskaintzaren dibertsitatea eta nazioarteko merkatuetan gero eta presentzia handiagoa izatea; eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoa, 2010ean Industria Arloan egindako salmenten % 21,4 produktu eta zerbitzu berriak izan baitira, 5 urte lehenago ez zeudenak.
Atzerriko merkatuak
Atzerriko merkatuetako presentziari dagokionez, esanguratsua da nazioarteko salmentek guztizko salmentekiko duten indizea % 63ra arte igo zela 2010ean, 2009an baino 3,5 puntu gehiago. Atzerriko ezarpenen sarean dagoeneko 77 filial daude, eta presentzia sendoa dago Europan eta gorabidean dauden hainbat herrialdetan, hala nola Txina, Brasil, India eta Errusian.
Inbertsioak
Inbertsioen atalari dagokionez, Industria Arloan 377 milioi euro inbertitu dira, eta horrek eta MONDRAGONek berrikuntzaren alde duen apustu irmoak, I+G+b-n 144 milioi euro inbertituta, arlo horietan lortutako datuak positiboak izatea ahalbidetu dute. Korporazioak dagoeneko 716 asmakuntza patente ditu, eta I+G-ko 76 proiektutan parte hartzen du, horietatik 42 nazioartekoak izanik. Arlo horretan, garrantzitsua da Mondragon Unibertsitatearen ekarpena azpimarratzea, Korporazioaren zentro teknologikoen sarea –14 zentrok osatzen dute– eta kooperatiben ahalegin berritzailea.
Banaketa
Banaketaren Arloan, fakturazioa 8.277 milioi eurora iritsi zen, eta pixka bat uzkurtu da 2009arekiko, % 2,4. Ekitaldiaren ezaugarria kontsumoaren atonia izan da, baina urrats garrantzitsuak egin dira bankuekiko zorra murrizteko, kostu operatiboak hobetu egin dira, eta oinarrizko erosketarako "preziorik lehiakorrenean" oinarritutako estrategia baten alde egin da.
Finantzak
Finantzen Arloan, berriz, sektoreak eszenatoki zaila izan badu ere, MONDRAGONeko entitateek ongi gainditu zuten ekitaldia, beren negozioen eraginkortasuna hobetzeko neurrietan oinarrituta.
"2009an ereindako neurrien fruituak jaso ditugu"
Jose Maria Aldecoa MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakariak adierazi duenez, "2010eko ekitaldian krisi ekonomikoaren egoera batean garatu behar izan dugu gure jarduera, baina 2009an ereindako neurrien fruituak jaso ditugu; horrek bere garaian egindako diagnostikoan eta egoerari aurre egiteko martxan jarritako ildoetan asmatu genuela berresten du. Horrenbestez, etorkizunari begira, nazioartekotzean eta berrikuntzan bermatuta, espero dugu gai izango garela gure gizartea garatzen laguntzeko, proiektu eta lanpostu berriak sortuz".