Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
LABORAL Kutxak bat egin du Nazio Batuek Garapen Iraunkorrerako finkatutako helburuekin
Ongizatearekin eta ingurumenarekin lotutako askotariko arloetan 17 helburu finkatu ditu NBEren planak. Aurreko planekin alderatuta, helburuetan ez dago alde handirik. Aldea horiek betetzeko moduan dago. Asmoa 2030. urterako egitasmoak betetzea da.
NBEren arabera, gobernu eta nazioarteko erakundeez gain enpresa pribatuek ere hartu behar dute parte ahalegin horretan. Helburuekin bat egitera deitu ditu, gure planetako arazoen konponbidean aktiboki parte har dezaten.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunerako Batzordeak 17 helburu aztertu eta sailkatu ditu, LABORAL Kutxak konpromiso maila finkatze aldera, duten garrantzia kontuan hartuta. Horrela, helburuetako bakoitza lortzeko bidean egin daitekeena baloratu da. Hau da, abian jarri beharreko ekintza-ildoak zehaztu eta lehentasunak finkatu dira.
Garapen iraunkorrerako helburuen alde
- Genero-berdintasuna: Goi mailako lanbide-kategorietan emakumeek partaidetza osoa eta eraginkorra izan dezaten aurrerapausoak ematen ari dira; era berean, berdintasun-planak lantzen ari dira (laneko eta etxeko bizitza bateragarri egiteko neurriak, ahalduntzea…). Izan ere, Espainian lan egiten duten banku-erakundeen artean Kontseilu Errektore paritarioa duen entitate bakarra da.
- Desparekotasunak murriztea: Bezeroek etxebizitza ordaintzeko zailtasunak dituzten kasuetan bakoitzarekin negoziatzeko politikari eusten diote, Etxebizitza Fondo Sozialarekinlankidetzan. Halaber, pobreziaren aurkako ekimenak laguntzen dituzte eremu geografikoan nahiz garatze-bidean dauden herrialdeetan. Horretarako, Save the Children eta beste erakunde batzuekin lankidetzan ari dira eta larrialdietarako laguntza-kanpainetan parte hartzen dute. Gainera, Visa Affinity txartelak dituzte Caritas eta Medicus Mundi erakundeekin, eta horietara bideratzen dute komisioen dirua.
- Zero gosete: Gosearen aurkako borrokan parte hartzen dute esparru horretan lan egiten duten inguruko erakunde ekonomikoekin eta boluntariotzako erakundeekin batera, Mundukide Fundazioarekin, kasu.
- Lan duina eta hazkunde ekonomikoa: Kooperatiba bat izanik, soldaten arteko aldeak txikiak dira, mozkinen banaketa bidezkoa eta elkartasunezkoa dela bermatzeko. MONDRAGONeko partaide izanik, eta Intermon Oxfam erakundearen azken txostenaren arabera, kooperatiba-taldea eredugarria da nazioartean soldaten eta lan-antolaketaren arloetako jardunbide egokietan. 1959. urtean sortu zienean kooperatiben ehuna babestea zen gure helburua, eta enplegu-sorrerarekin eta MONDRAGONeko kooperatibak laguntzearekin konprometituta jarraitzen dute.
- Kalitatezko hezkuntza: MONDRAGON Korporazioa eta bere unibertsitatea babesten dituzte, baita ikerketa-zentroak ere, gure emaitzen banaketaren bidez. Mozkinen % 10 gizarte-ekimenetara bideratzen dute, zati bat gure Heziketako eta Sustapeneko Fondora doa, eta hortik era guztietako hezkuntza-ekimenak sustatzen dira (Mondragon Unibertsitatea, ikasketa-maileguak, matrikulak finantzatzeko hitzarmenak eta abar). Gainera, bazkideak etengabe prestatzeko programak dituzte, euskararen hizkuntza-normalizazioarekin konprometituta daude eta ezagutza plazaratzen dute aldizkako azterketak argitaratuta, eragile ekonomikoek diagnostikorako baliabideak izan ditzaten.
- Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea: Inbertsioak egin dituzte instalazioetan eta lantokietan energia-efizientzia hobetzeko, eta ildo horretan, egoitza nagusia berritu dute; isurien bolumena murriztu dute, baita kontsumoak eta hondakinak ere.
- Hiri eta erkidego iraunkorrak: Kirol-, gizarte- eta kultura-jarduerak babestea DNAn dago eta gizarte-lanaren zutabeetako bat da.
Gainera… Etika Batzordea garatzen jarraitzen dute eta iruzurraren eta kapitalak zuritzearen aurkako neurriak hartzen dituzte. Gobernamendu-mekanismoak eta gardentasuna hobetzeko lan sendoa egiten dute Batzar Nagusiaren eta Kontseilu Sozialaren bitartez.