Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
LABORAL Kutxak 37,3 milioi euroko mozkin bateratua lortu du 2014ko lehen hiruhilekoan
Gestio planeko aurreikuspenei jarraiki itxi du lehen hiruhilekoa, aurreko ekitaldiko mozkinei eutsiz. Bezero partikularren saldoak 14.587 milioi eurora iritsi dira, eta, beraz, % 4,17ko urte arteko hazkundea izan dute.
Hauek dira balantzearen datuak, aspektu desberdinak kontuan hartuta:
Likidezia
Bezeroen aurrezki-saldoek izandako gorakadaren ondorioz, aurrez lasaia zuen likidezia finkatzen jarraitzen du Entitateak, eta, ondorioz, indartsu dago txikizkako merkatuan eta enpresetan inbertitzeko duen grinari erantzun ahal izateko. Hala, bezeroen gordailuen gaineko kredituen (Loan To Deposits) ratioa % 106,4koa da, eta txikizkako merkatuan diharduten sektoreko entitateen batez bestekoa % 137,0koa da, azken informazio erabilgarriaren arabera.
Efizientzia
Gaur egun sarrerak eta marjinak hain estuak izanik, ratio hori funtsezkoa da finantza-erakundeen gestioan. Gure kasuan, hobetu egin dugu 2013ko abendukoa, administrazio-gastuek Marjina Gordinaren % 43,15 baino ez baitute osatzen.
Berankortasuna eta hornidurak
Kalifikazio-agentzien azken balioespenetan argitaratu denez, arriskuen kudeaketa da Entitatearen indarguneetako bat. Horrela, bada, berankortasun-tasa % 9,83koa dugu, sektoreko batez bestekoa baino nabarmen txikiagoa, beraz; izan ere, 2014ko otsailean, % 13,59ko ratioa zuen sektoreak batez beste. Hornidura eta saneamenduetarako zuzkiduretan ahalegin handia (31,6 milioi eurokoa) egin bada ere, estaldura-beharretan joera-aldaketa antzematen da jada, aurreko ekitaldiko lehen hiruhilekoarekin alderatuz % 18,5eko murrizketa baitago.
Entitateak, gainera, arauz onartutako hornikuntza generikorik handiena du: 164 milioi eurokoa.
Kaudimena
Gogoratu behar da, aurreko ekitaldi-itxierako informazioaren arabera, kreditu-kooperatibak % 12,17ko ratioa duela, lehen mailako baliabide propioak arriskuaren arabera haztatutako aktiboekin alderatzen dituen Core Capital (Tier 1) ratioaren arabera. Data horretan, % 12,92koa da kaudimen osoa.
Kreditu inbertsioa
Bezeroei emandako kreditu osoa 15.889 milioi eurokoa da. Saldoak gutxitzeko joerak bere horretan jarraitzen du hori, bezero partikularrek eta enpresek finantzaketa-eskaera gutxiago egiten duelako. Horrenbestez, etxerako hipoteka-bermedun kredituen saldoa 10.560 milioi eurokoa da (2013aren itxieran, 10.675ekoa). Beraz, % 1,09ko jaitsiera izan du, sektoreak baino txikiagoa.
Aurrezkia
Baliabide bitartekotuen bolumen osoa (partikularren, enpresen eta erakundeen saldoak barne) 17.325 milioi eurokoa da. Bezero partikularren saldoei dagokienez, hau da, Entitatearen negozioaren oinarri nagusiari dagokionez, urte arteko hazkundea % 4,17koa da eta 14.587 milioi euro erdietsi dituzte.
Emaitza kontua
Guztira 31,6ko zuzkidurak, saneamenduak eta narriadurak kontabilizatu ostean, zerga aurreko emaitza bateratua 41,7 milioi eurokoa da, 2013ko lehen hiruhilekokoa baino % 1,5 hobea.
Hiruhilekoko emaitzetan, interes-tasa txikiek jarraitu dute nabarmentzen. Horrek esan nahi du ohiko banku-negozioko marjinetan presio handia dagoela, oraindik. Halere, LABORAL Kutxak errentagarritasun-maila egokiari eutsi dio, Gestio Planean aurreikusitakoaren gainetik, eta 97,8 milioi euroko interes-marjina eskuratu du. Horri komisioek, dibidenduek eta beste finantza-eragiketa batzuek ekarritako sarrerak gehitu behar zaizkio, eta, guztiak bilduta, 138,3 milioi euroko marjina gordina lortu du.
Gastuari eusteko ahaleginari eta efizientzia etengabe hobetzeko gestioari esker, administrazio-gastuak 59,6 milioi eurokoak izan dira, aurreko ekitaldikoak baino % 1,5 txikiagoak.
Aseguruen negozioa
Aseguruen negozioak mozkin-iturri garrantzitsua izaten jarraitzen du Taldearentzat. Hain zuzen ere, zorroaren ekoizpen eta atxikipen berriari dagokionez merkataritza-jarduerak izandako dinamika onari, ezbehar-tasaren bilakaerari eta efizientzian egindako hobekuntzei esker, 6,8 milioi euroko emaitza globalak lortu ditu negozio horrek, aurreko ekitaldikoak baino hobeak, alegia.
EMAITZA KONTU BATERATUA (mila €-kotan)
KONTZEPTUA |
2014ko 1. hiruh. |
2014ko 1. hiruh. |
ALDAKUNTZA |
INTERESEN MARJINA |
97.848 |
101.960 |
%-4% |
KOMISIOAK |
26.937 |
28.835 |
%-6,6 |
DIBIDENDUAK, FINANTZA ERAGIKETEN EMAITZA ETA ABAR |
13.531 |
14.773 |
%-8,4 |
MARJINA GORDINA |
138.316 |
145.568 |
-5% |
ADMINISTRAZIO GASTUAK |
59.677 |
60.608 |
%-1,5 |
AMORTIZAZIOAK |
5.224 |
5.009 |
%4,3 |
HORNIKUNTZETARAKO, SANEAMENDUETARAKO ETA BESTE NARRIADURA BATZUETARAKO ZUZKIDURA |
31.689 |
38.845 |
%-18,4 |
ZERGA AURREKO EMAITZA |
41.726 |
41.106 |
%1,5 |
MOZKINEN GAINEKO ZERGAK |
4.345 |
3.416 |
%27,2 |
EKITALDIKO EMAITZA BATERATUA |
37.381 |
37.690 |
%-0,8 |
BESTE MAGNITUDE BATZUK
CORE CAPITAL (TIER 1) ratioa (2013ko abenduko datua) |
%12,17 |
KAUDIMEN OSOA (2013ko abenduko datua) |
%12,92 |
LIKIDEZIA (loan to deposits) |
%106,40 |
EFIZIENTZIA |
43,15% |
BERANKORTASUNA |
%9,83 |
HORNIKUNTZA GENERIKOA |
164 miloi € |
RATINGA: LABORAL KUTXA ETA SEKTOREKO ERAKUNDE NAGUSIAK
FITCH
|
MOODYS
|
||
SANTANDER |
BBB+ |
SANTANDER |
Baa1 |
BBVA |
BBB+ |
BBVA |
Baa2 |
LABORAL KUTXA** |
BBB |
CAIXA BANK |
Baa3 |
CAIXA BANK |
BBB |
LABORAL KUTXA* |
Ba1 |
KUTXABANK |
BBB |
KUTXABANK |
Ba1 |
BANKIA |
BBB- |
BANCO SABADELL |
Ba2 |
BANCO SABADELL |
BB+ |
BANCO POPULAR |
Ba3 |
BANCO POPULAR |
BB+ |
BANKIA |
B1 |
|
|
|
|
(*) 2013ko urria. LKren ratinga hobetu egin daitekeela argitaratu berri du agentziak. (**) 2013ko azaroa. |