Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Aldaketa Stirling Zentroan eta Osagaien Dibisioko Berrikuntza zuzendaritzan
Javier Olaizola ERREKA kooperatibaren plastikoen negozioan aritu da azken urteotan eta irailaren 1etik aurrera Mondragon Osagaien zuzendaritzan eta Stirling Zentroaren buruan arituko da. TU Lankidek biekin hitz egiteko aukera izan du.
Javier Aranceta, azken 20 urteotan egindako lana aintzat hartuta, zer da azpimarratuko zenukeena?
Iritsi nintzenean Berrikuntza zuzendaritzan asko zegoen egiteko. Ez zegoen harremanik unibertsitatearekin eta ez zegoen ezagutza handirik arlo akademikoan garatzen zenaren inguruan. Kooperatiba handienek ingenieritza departamentuak zituzten, baina gainerakoek berrikuntza garatzeko oinarririk ez zuten, ezta motibaziorik ere.
Gaur argazkia erabat ezberdina da, berrikuntza planak daude, berrikuntza zuzendariak, harreman egonkorrak unibertsitatearekin, doktore tesiak martxan, I+G+b unitateak enpresa arlora bideratuta eta erreferentziazko erakundea gara Nafarroan eta Euskadin. Hain justu ere, Nafarroan SINAIko (Nafarroako Berrikuntza Sistema) lehenengo I+G+b unitatea gara. Hori guztia lanaren fruitua da eta pentsatu nahi dut nik ere nire ekarpena egin dudala hala garatzeko.
Orain hiru urte ezgaitasun bisuala duten pertsonentzat sukaldea sortu genuen kitchen eye izenekoa, Innobasquen aitortza izan zuena, eta gaur egun bi kooperatiba ari dira berori merkaturatzen; Copreci eta Eika
Striling Zentroa asko hazi da bai aktibitatean zein pertsona kopuruan, ezta?
Zalantzarik gabe. Gaur egun 30 laguneko taldea dugu, horietatik 7 doktoreak eta 2 doktoregaiak direlarik. Era berean, harreman estuak ditugu Euskadiko eta Nafarroako unibertsitate eta berrikuntza zentroekin. Azken urteotan asko hazi gara eta orain dela hiru urte, gure proiektu batek, kitchen eye izenekoak sekulako aitortza jaso zuen Innobasque erakundearen eskutik. Ezgaitasun bisuala duten pertsonentzat sukaldea sortu genuen eta gaur egun bi kooperatiba ari dira berori merkaturatzen; Copreci eta Eika.
Javier Olaizola, nola ikusten duzu Striling Zentroaren eta Osagaien Dibisioko Berrikuntza zuzendaritzaren etorkizuna?
Oso talde ona dugu, gaitasun handikoa eta erronka estrategikoei aurre egin beharko diegu. Gure kooperatiben berrikuntza beharrak asebetetzeko gai izan behar gara. Une erabakiorrean gaude eta produktu, merkatu eta negozio aukera berriak behar dituzte gure kooperatibek. Guztien artean egin beharko dugu lan, kooperatibak, dibisioko berrikuntza zuzendaritzak, Stirling zentroak eta MONDRAGONek berak.
Era berean, talentuak ere arduratzen nau eta gai izan behar gara guregara talentua erakartzeko.
Proiektu konkretuan inguruan hitz egiterik bai?
Oraindik iritsi berria naiz eta hortaz proiektu konkretuen inguruan ezin dizut ezer esan. Edozelan ere, erronka moduan, Dibisioak behar dituen egitura eta elementu teknologikoak baditugu. AI arloan ezagutza dugu, fabrikazio aditiboan ere... eta etorkizuna garatzeko osagaiak kontrolatzen ditugu. Aintzindariak eta erreferenteak gara in-molds electronics teknologian, eta errealitate enpresarialak ikusiko ditugu laster.