Errifleak eta errifle-kanoiak
Eroale elektrikoak
Altzari erakargarri eta erresistenteak
Zaharrei egokitutako altzariak
Hutseko tangentzako osagarrien fabrikazio eta salmenta
Inprimatutako komunikazio eta marketin zuzenarentzako irtenbideak
Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Bizikleten fabrikazioa
Ekipo elektro-medikoak
Termoplastikozko kofadun ontziak fabrikatzeko putz-egite makinak
Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Javier Amezaga Salazar da MONDRAGONen presidenteorde eta Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria. Dibisio hau Dikar, Ederfil-Becker, Eredu, Gerodan, Hertell, Mccgraphics, Oiarso, Orbea, Osatu eta Urola kooperatibek osatzen dute. MONDRAGONeko industria arloan aniztasun handieneko Dibisioetako bat da, hainbat sektoretarako jarduera sorta zabala biltzen baitu.
Ekipamendu Dibisioak gaur egun 1.500 pertsona inguru enplegatzen ditu, eta 2024an 700 milioi eurotik gorako salmenta-bolumena izan zuen; horietatik %83 nazioartean.
Juan Angel Garcia ordezkatuko du karguan, honek beste etapa profesional bati ekingo baitio Dibisioaren zuzendaritza nagusian 8 urte eman ondoren.
Amezaga (Barakaldo, Bizkaia, 1967) industria-ingeniaria da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hiru master egin ditu: Logistika Integralean, Kataluniako Logistika Institutuan; Enpresa Kooperatiboetan, Otalora Prestakuntza Zentroan; eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Executive bat, Esaden. Era berean, Kontseilariak programaren zertifikazioa dauka, IC-Ak emana (Espainiako Kontseilari eta Administratzaileen Elkarteak).
Bere ibilbide profesionala Eroski Taldeari lotuta egon da, eta hainbat kargu eta erantzukizun izan ditu bertan, hala nola Logistika zuzendari, eta Caprabo zein Eroski Taldeen zuzendari nagusi. Urte hauetan, milaka pertsona inplikatu dituzten eraldaketa-prozesu ugari zuzendu ditu, eta hausnarketa estrategikoko prozesu askotan buru izan da. Egun, Eroski Taldearen zuzendari korporatiboa da, eta erakundearen hiru filial nagusienetako administrazio kontseiluen presidente ere bada. Gainera, 2015etik MONDRAGONen Batzorde Iraunkorreko kidea da, eta Erkop Taldea koordinatzeaz arduratzen da (lau kooperatiba biltzen ditu: Ausolan, Barrenetxe, Behi Alde eta Miba).
Amezagak 2025eko otsailaren 1ean hasiko du bere agintaldia Ekipamendu Dibisioaren buruzagitzan.
Errifleak eta errifle-kanoiak
Eroale elektrikoak
Altzari erakargarri eta erresistenteak
Zaharrei egokitutako altzariak
Hutseko tangentzako osagarrien fabrikazio eta salmenta
Inprimatutako komunikazio eta marketin zuzenarentzako irtenbideak
Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Bizikleten fabrikazioa
Ekipo elektro-medikoak
Termoplastikozko kofadun ontziak fabrikatzeko putz-egite makinak