Euskadiko Parke Sarearen zuzendariak Garaia bisitatu du

Asteon bisitatu du Itziar Epalza Euskadiko Parke Sarearen zuzendariak Garaia Parke Teknologikoa.
Card image cap
Myriam Etxegoien (Garaia), Amaia Bernaras (Gipuzkoako Parke Teknologiko eta Zientifikoa), Itziar Epalza (Euskadiko Parke Sarea), Mikel Álvarez (Garaia), Idurre Albizu (Garaia) eta Joseba Urbieta (Bizkaiko Parkeak)
2019/04/04

Euskadiko Parke Sarea eta Garaia Parke Teknologikoa Arrasateko parke teknologikoko azpiegituretan batzartu ziren bi erakudeen arteko lehendabiziko gerturatze bat izateko.

Bilera honen helburu nagusia erakundeen eta beraien inguruneko egungo errealitatea ezagutzea izan da

Bilera honen helburu nagusia erakundeen eta beraien inguruneko egungo errealitatea ezagutzea izan da enpresa garapena eta garapen sozio-ekonomikoa uztartuko dituzten dinamikak eta lan sareak identifikatzeko asmoarekin bi enpresen arteko sinergia eta lankidetzaren bitartez.

Garaiako bezelako ingurune profesionaletan aritzen diren enpreseri aurrera egiten eta garatzen lagunduko dien batasun eta lankidetzan oinarritutako dinamika baten lehenengo hartu-emana izan da.

Euskadiko Parke Sarearen aldetik Itziar Epalza (Euskadiko Parke Sareen Zuzendari Nagusia), Amaia Bernaras (Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko Gerentea) eta Joseba Urbieta (Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko Gerentea) izan ziren. Beste aldetik, Garaia Parke Teknologikoaren izenean, Mikel Álvarez (Lehendakaria eta Aholkulari Delegatua), Idurre Albizu (Negozio Garapenerako Zuzendaria) eta Myriam Etxegoien (Administrazio eta Finantza Zuzendaria) batzartu ziren.