ULMA Hanling Systems Negozioak 230 milioiko eskariak bereganatu ditu

ULMA Handling Systemsen zorroaren kopurua datu historikoa da kooperatibarentzat, eta 2016koarekin alderatuta %167 handiagoa da.
Card image cap
2018/02/14

2017aren itxieran, ULMA Handling Systems kooperatibak 230 milioi euroren zorroa dauka datozen bi urteetarako. Kopuru horrek esan nahi du zorroa %167 hazi dela 2016an lortutako kopuruarekiko, eta %352ko gorakada eduki duela 2015ekoarekin alderatzen badugu. 230 milioiko kopuru horretatik, %62 da nazioarteko merkatuetatik etorritakoa, eta gainerako %38a, berriz, enpresa nazionaletatik etorritakoa.

Kanpoan intentsiboki jardutearen ondorioz, eskarien %62 nazioarteko merkatuetatik datoz.

ULMA Taldearen Intralogistikako Negozioak lortutako proiektuak kasuan kasuko sektoreetan liderrak diren konpainienak dira, hala nola hauenak: Intermarché eta Systeme U txikizkako kate frantziarrak, Proclinic material odontologikoko enpresa, Entrepinaren gazta fabrika, Elhis Burdindegiko gauzen banatzailea, Carnicas Tello industria, Bridor okindegiak, Samseng paper fabrika argentinarra edo Recambios Marinos motor edo osagai nautikoen banatzailea, besteak beste.

Proiektu horietan guztietan gure bezeroen ingeniaritza Intralogistikoko erreferentziako bazkide teknologiko gisa posizionatuta gaude, eta haien produktibitatea eta efizientzia bultzatzeko soluzio bereziak inplementatzea jomuga nagusia duten aliantzak egiten ditugu haiekin”, ziurtatu du Juan Jesus Alberdik, ULMA Handling Systemsen gerenteak.

Berrikuntza eta ingeniaritza

Kooperatibak ingeniaritza intralogistikako kontratuak eskuratu ditu Intermarché banatzaile frantziarrarentzat, Samsenng paper fabrika argentinarrarentzat edo Carnicas Tello haragi ekoizlearentzat, esaterako.

Berrikuntza teknologikora bideratuta eta ahalegin guztiak bezeroen premietara erabat egokitutako soluzio intralogistikoak eskaintzera zuzenduta, ULMA Handling Systemsek hazteko bokazio duten enpresekin egiten du lan. Zentzu horretan, ingeniaritzak bezero ugari ditu era askotako sektoreetan, hala nola elikagai eta edarien sektorean, banaketa handian, ehungintzan, automobilgintzan, farmazian edo burdindegiko gauzen sektorean.

Nazioartean proiekzio handia edukita, kooperatibak hainbat herrialdetan ditu filialak. Horietatik nabarmentzeko modukoa da Frantziako filiala, non plantilla %200 hazi baita, hazte bidean sartuta dagoela adierazita. Brasil da ULMA Handling Systemsen lehentasunezko beste merkatu bat, eta herrialde horretan kontratatutako profesionalen kopuruak %30 egin du gora.