Fagor S. Coop.ek Fagor marka erabiltzeko lizentzia eman du lerro zuriko etxetresna elektrikoen arloan

Fagor S.Coop.ek eta Amica S.A.k, marka erabiltzeko lizentzia kontratua sinatu dute.
Card image cap
Amaia Agirre, Fagorreko idazkari orokorra; Joxean Alustiza, Fagorreko presidentea; Alina Jankowska-Brzoska, Amicako presidente-ordea eta Jacek Rutkowski, Amicako presidentea.
2019/09/06

Fagor S.Coop.ek eta Amica S.A.k, gaur, irailak 5, marka erabiltzeko lizentzia kontratua sinatu dute, eta FAGOR markarekin lerro zuriko etxetresna elektrikoak esklusiboki ekoitzi eta banatzeko aukera eman dio multinazional europearrari.

Kontratu hau 2019an zehar Kantabriako Cantra S.L. eta Frantziako Euromenage sozietateekin adostutako akordioei batzen zaie. Akordio horien bidez, bi sozietateei FAGOR marka erabiltzeko lizentzia eman zitzaien sukaldeko tresnen sektorean eta tamaina txikiko etxetresna elektrikoen sektorean, hurrenez hurren.

Markak, kasu guztietan, Fagor S.Coop.en jabetzakoa izaten jarraituko du.

Akordio horiekin guztiekin, milaka kooperatibistek hamarkadetan zehar eraikitako marka prestigiotsuaren presentzia bermatuko du aipatutako sektoreetan.

Fagor S.Coop.-i buruz:

Fagor S. Coop. sektore anitzeko eskualde mailako talde bateko kooperatiba da. Kooperatiba hauek osatzen dute: Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Electrónica, Fagor Industrial, Copreci, Fagor Ederlan, Mondragon Assembly eta Galbaian.

Fagor S. Coop.-en bazkidetutako kooperatibek 100 herrialdetan baino gehiagotan lan egiten dute eta 30 ekoizpen-filial eta 50 merkataritza-ordezkaritza dituzte.

10.000 lagunek egiten dute bertan lan (horietako 5.000-k Euskal Herrian). Beren eredu sozioenpresialarengatik ezagunak eta aitortuak, Fagor S.Coop. osatzen duten kooperatibak Mondragon Korporazioko kide dira.