MST eta Gehikoop elkarrekin, gizarte-eraldaketaren alde

15.000 kmtara bizi arren, pertsonen bizi baldintzak hobetzeko eta mundu justuago bat eraikitzeko lanean jarraituko dutela berretsi dute MST eta Gehikoopeko kideek.
2022/02/10

Azken 2 urte hauetan birtualki elkar ezagutu ondoren eta hainbat gairen inguruan hausnarketa saioak eginda, azkenik 2021eko azaroan izan zuten elkar ezagutzeko aukera. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari bideratutako Gehikoop programaren baitan, MST gizarte mugimenduko 8 brasildar Gehikoop taldearekin elkartzera etorri ziren Euskal Herrira.

"Egonaldi laburrari etekina ateratzea lortu zuten, izan ere, Arizmendi Ikastola, Ederlan, Copreci eta Maier kooperatibetako taldekideekin batera makina bat elkarrizketa eta topaketa ahalbidetzeko eman zuen egutegiak.  Bideo labur honen bitartez, Gehikoopeko filosofia eta brasiledarren bisitako pasarte ezberdinak erakutsi nahi izan ditugu" aipatzen dute Mundukidetik.

Gehikoop

Mundukidek orain 3 urte jarri zuen martxan inguruko kooperatibekin batera GEHIKOOP, Gizarte eraldaketarako hezkuntza. Programaren helburua eta ekarpena zera da: lankidetza alorrean hegoaldeko eta iparraldeko herrialdeen artean orain arte zegoen marra lausotzen lagunduko duten ikaskuntza eta eraldaketa sozialerako espazioak ahalbidetzea. 

Kooperazio kooperatiboa