Garaiak bere enpresa eta langileen ekarpena saritu du

Saridunen artean, Angel Mari Etxabe, Saiolaneko Eskualde Garapeneko arduradunak jaso zuen "Pertsona dinamikoaren saria". Eta "Ekintzailearen saria "CIN Advanced System SL enpresako Txema Gallegoren eskuetara joan zen.
Card image cap
2018/01/15

Agenduan, ohikoa denez, “2017ko GARAIA SARIAK” banatzeko ekitaldia egin zen, Arrasateko Parke Teknologikoan eginiko jaiaren esparruan. Giro atsegin batean, GARAIA eraikinean kokatutako enpresa guztietako langileak egon ziren bertan.

Sari banaketaren sarrera Javier Vallsek egin zuen, Parke Teknologikoko lehendakariak, eta eskerrak eman zituen kide guztiek egindako ahalegin eta lanagatik, kokagune hau ekosistema aktibo eta ekintzaile bihurtzeko.

Sarietako lehena, “Pertsona dinamikoaren saria”, Saiolan, SAko Eskualde Garapeneko arduradun Angel Mari Etxaberentzat izan zen, GARAIA komunitate aktibo eta irekia izateko erakutsitako jarrera eta ahaleginagatik, non dinamismoa, parte hartzea, inplikazioa eta enpresen arteko lankidetza zerbait naturala den, pertsonen eguneroko jardueraren parte eta, ondorioz, eraikitzen ari garen komunitate handi honetako enpresen parte.

Horrez gain, urteko “Ekintzailearen saria” CIN Advanced System SL enpresako Txema Gallegoren eskuetara joan zen, bere lan egiteko modua aitortzeko, hainbat balio oinarritzat hartuta, hala nola  ahalegina, borondatea, saiatzea eta, batez ere, ilusioa; gure ametsak errealitate bihurtzera bultzatzen gaituzten balio guztiak, lehentasunezkoak baitira enpresa proiektu berriak sortu eta garatzeko.

Amaitzeko, Arantza Uriarteri lore sorta eman zioten, bere lan bizitza MONDRAGON Korporazioari eskaini eta gero erretiroa hartu duelako.

Sariak 2016ko edizioko irabazleek banatu zituzten, hau da, Diego Ramirezek eta Jaione Martinezek, hurrenez hurren.

 

 

Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak