Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak urteko batzar orokorra egin du

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak apirilaren 11n egin zuen urteko batzar orokorra. 2007an sortu zuten elkartea, eta dagoeneko 340 bat bazkide ditu. Batzarrean gazteei zuzendutako heziketa eta sentsibilizazio programak onartu zituzten; besteak beste, parte-hartzea, erantzukizuna, elkartasuna eta komunitatearekiko konpromisoa.
Card image cap
Jose Mari Larramendi eta Guillermo Dorronsoro.
2013/04/15

Elkarteak Pertsonaren parte-hartzea enpresan bultzatzen duten ekimenetan parte hartzen du, eta gainera, akademia-elkarteekin, GKE-ekin eta beste hainbat erakunderekin lan egiten du.

Liburutegi digitala

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko proiektu nagusietako bat Arizmendiarrietaren gaineko liburutegi digital bat sortzea da. Mondragon Unibertsitatearekin eta MONDRAGON-ekin elkarlanean dihardute horretan. Munduari zabalik egongo den liburutegia izango da eta Arizmendiarrietaren esperientzia, filosofia eta lana batuko ditu.

Guillermo Dorronsoro

Batzarraren ondoren, Guillermo Dorronsorok, IKE4ko zuzendari ordeak eta Deustuko Ekonomia Zientzien Fakultateko dekanoak ondoko hitzaldia eskaini zuen: Etorkizuneko kudeatzaileak hezteko gakoak gaur egungo ekonomia egoeran.