Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Ausolan Fundazioak eta Mugarik Gabeko Nutrizioak elikadura osasungarri eta jasangarria sustatuko dute
Ausolan Fundazioak hezkuntza-kanpaina bat jarri du abian ikastetxeetan, Ausolan Hezkuntza Proiektuaren bidez, Mugarik Gabeko Nutrizioarekin lankidetzan. Ausolan Fundazioaren Goseari Stop proiektuaren testuinguruan sortu da ekimen hori. Proiektu horren helburua da haurrei eta familiei modu osasuntsuan, seguruan, zaporetsuan, osasungarrian eta jasangarrian elikatzeko modua bultzatzea, testuinguru sozioekonomiko zail horretan.
“Elikadura osasungarri eta jasangarria izateko eskubidea” izenpean, kanpaina 8-12 urte bitarteko ikasleentzat, familientzat eta lehen hezkuntzako irakasleentzat da, eta 2022 – 2023 ikasturtean jarriko da martxan.
Ausolan Fundazioak adierazi duenez, hiru multzo handitan (osasuna, gizartea eta ingurunea) egingo dira ekintzak: “elikagaien nutrizio eta kontserbazioaren errealitatea ezagutzea; elikagai ultrprozesatuak eta horien alternatiba osasungarri eta ekonomikoenak identifikatzea; elikagaiak alferrik galtzearen inguruan sentsibilizatzea; edo elikagaien jatorria eta hurbileko produktuak erosteak duen garrantzia ezagutzea”.
Ausolan Hezkuntza Proiektuko taldeak, haurtzaroan gure bizitzako ohitura gehienak hartzen direla jakinda, “gaur egungo haur eta gazteek elikadura osasungarri eta iraunkorraren oinarriak ikastea nahi dugu, bihar helduek erabakiko baitute zer elikagai sartu eta kontsumitu beren dietan, aukeraketa hori funtsezkoa baita lurraldearentzat eta gizarte osoarentzat”.
Lehen hiruhilekorako plana urrian hasiko da, eta “Osasunari” buruzko atal bat izango du. Bertan, “elikagaietako azukrea, etiketak, produktu finduak ondo irakurtzearen garrantzia edo elikagaiak nola kontserbatu elikagaiak alferrik galtzea saihesteko” izango du mintzagai Ausolan Hezkuntza Proiektuak.
Eskolako jangelak irauten duen bitartean hainbat dinamika eginez, eta etxean laguntzeko hainbat ekintza osagarri eginez, hainbat elikagaik duten nutrizio-egoera ezagutarazi nahi da, aukera osasungarriagoa eta iraunkorragoa izaten laguntzeko.