Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Mundukidek erakusketa ibiltaria jarri du martxan elkartearen jarduera erakusteko
15. urtemuga aitzakitzat hartuaz, Mundukideren lana, filosofia eta emaitzak gizarteari hobeto ezagutarazteko ekitaldi ugari burutuko dira 2015 eta 2016 urteetan. Halaber eta ekintzen inguruan, bazkide partikular gehiago erakartzeko helburuarekin ‘Batu taupadara’ izeneko kanpaina ipini da abian, izan ere proiektu berriak martxan jarri ahal izateko beharra eta aukera dagoelako.
Argazki erakusketa 1,80x 1,20 neurriko 16 panelez osatuta dago eta 2015ean Mondragoneko kooperatibetan ibiliko da bakoitzean aste beteko egonaldia eginez. Izan ere, kooperatibak dira Mundukideren sortzaile, sostengua eta izateko arrazoia, eta hauen eta Mundukideren arteko harremanetan pauso bat gehiago ematea da nahia. Beste helburutariko bat, kooperatibetako bazkideei Mundukide gertuagotik ezagutzeko aukera ematea da, filosofía, ekintza eta emaitzen inguruko informazio zabala eskainiaz.
Martxan dauden proiektuak
Momentu hauetan 100.000 pertsonekin egiten digu lan 3 herrialdeetako 7 programetan.
Mozambike
Afrikan lana 2002an hasi zen, non eta Mozambiken baldintza guztiak betetzen zuen herrialdea zelak.
Mozambiken, iparraldeko lau barrutietan dago kokaturik (Majune, Marrupa, Balama eta Montepuezen) eta leku hauetan, bertako komunitate eta aginteekin adosturik, azpiegiturak atondu (errepideak edo ureztatze sistemak, kasu) eta familien nekazaritza sustatzen ditu. Halaber, mikrokreditoen sistema bat ere abian jarri da, nekazariek euren produkzioa hobetu dezaten laguntzeko, familia osoarentzat elikagaiez gaindi, salmentarako soberakinak ere lor ditzaten.
Mozambikeko talde teknikoa ondoko pertsona hauek osatzen dute: Mundukideko ordezkari bat distritu bakoitzeko, 25 laguntzaile, eta zenbait nekazarien elkartetako 180 prestatzaile. Guztira, 50.000 nekazariei laguntzen zaie, 600 ureztatuko hektareetako lurralde batean.
Brasil
Brasilen Lurrik Gabeko Nekazarien Mugumenduarekin ( MST) batera ari da lanean Mundukide Paraná eta Sergipe probintzietan.
Azken helburua , Parana eta Sergipeko probintzietan asentatuta eta akanpatuta bizi diren 10.000 familien garapen ekonomikoari bultzada ematea da .
Lantaldea bertako 15 pertsonek eta Mundukideko beste 3 osatzen dute eta helburua enpresa arloa eta MSTko kooperatibak indartzeaz gain, bertako lidertza eta eraldaketa sozialerako duten bokazioa bultzatzea da honako ekimenak burutuz:
- 400 familiren arteko produktu ekologikoak ekoizteko eta saltzeko sare indartsua garatu da, eskualdean astero 5 azoka antolatuz.
- 3.000 familien nekazal asistentzia teknikoa babesten du
- Emakume Eskola jarri dira martxan eta 3 edizio iadanik ospatu direlarik,
- Ad hoc metodologiaz eta bertako langileek formatutako asistentzia teknikoko bi talde ari dira lanean empresa berriak sortzen laguntzeko eta martxan daudenei aholkularitza emateko.
- Kooperatibismoaren gaineko ikasketak egin ahal diren NEEKOOP Institutuan gogor ari dira lanean gazteak formatuaz.
Cuba
Mundukide 2007. urtez geroztik ari da lanean uhartean, Kubako garapen ekonomikoa bultzatze lanetan. Horretarako azpimarragarria da pertsona ekintzaile eta liderrentzat antolatutako kurtsoko 7 edizioak, urtero bat eskainiaz eta guztira 200 ikasle pasatu eta 150 enpresa plan landu direlarik.
Bertako 9 pertsonak osatuta, Ekintza ekonomiko berriei, Kooperatibei, ONGei eta instituzioei aholkularitza emateko 2 nukleo osatu dira (3 emakume eta bat koordinatzailea) . Batez ere, Enpresa plan berrien garapenean eta kooperatibagintzaren zabalkundean egiten dute lan eta herrialdearen gaur eguneko egoera ekonomiko-politiko berria kontutan hartuta ibilbide luzea aurrikusten zaio programari, kontutan hartuta lehenengo aldiz, nekazal alorrekoak ez diren kooperatibak sortzeko legedi berria onartu dutela Cuban.
Ekitaldien agenda
Erakusketaz gain, Fundazioak beste ospakizun ekintza batzuk ere prestatu ditu. Horrela, uztailean kooperatiben arteko 1. MUNDUKIDE lasterketa solidarioa egingo da, Urkulun (Aretxabaleta).
2016an, EHko Bertsozale Elkartearekin elkar lanean, erakusketarekin batera bertsolari ezagun baten eskutik ikuskizun polit bat ikusteko aukera izango dugu.
Eta bitartean, urteurrena dela eta, Mundukideren webgune berria eta kanpainari laguntzeko bideoa lantzen ari dira.