Osasun eta Ongizateari buruzko III. Topaketa

Osartenek antolatutako ekitaldiak laneko sergurtasuna, osasuna eta ongizatea izan ditu hizpide.
Card image cap
Publikoak esker onez jaso du topaketa presentzialtasunera itzuli izana
2022/10/07

Osartenek Orona-Ideo Campusean egin du Osasun eta Ongizateari buruzko III. Topaketa. Bi urtean behin laneko segurtasuna, osasuna eta ongizatearen inguruan esperientziak partekatzeko jardunaldi hau COVID-19aren krisi pandemikoaren ondoren berriz antolatu da. Izan ere, hirugarren topaketa hau 2020an zen egiteko, baina bizi izandako osasun krisiaren ondorioz gaur arte ezin izan da antolatu.

3D6A0006 (1).jpg
Orona-Ideon antolatu du Osartenek topaketa

Zentzu honetan, testuinguru berri honetan aurrean ditugun segurtasun eta osasunerako erronkei buruz hausnartzeko, hainbat gairi buruzko ikuspuntu desberdinak ezagutzeko aukera eman du gaurko topaketak, besteak beste  arriskuaren kudeaketa adin eta genero ikuspuntutik, Zuzendaritzaren segurtasun eta osasuneko lidergoa edo komunikazioa pertsonekin konektatzeko tresna gisa.

Jardunaldi berezia

Topaketa goizeko 9:15etan hasi da, eta Zigor Ezpeleta, MONDRAGONeko Gestio Sozialeko zuzendaria eta OSARTENeko presidenteak, Lourdes Iscar,

OSALANeko zuzendari nagusiak eta Zigor Artamendi,

OSARTENeko zuzendari nagusia, izan dira bertaratutakoei ongi etorria emateko arduradunak.

"Proiektu honi zentzua emateko oso garrantzitsua da modu honetako topaketak bultzatzea, interkooperazio ariketa interesgarri" 
Zigor Artamendi

Zigor Artamendik topaketa hau prestatzen jarri duteen ilusioa nabarmendu nahi izan du, eta aipatu duenez, “gogo izugarriz hartu dugu egun hau, urte bi zain egon ondoren”. Artamendiren hitzetan proiektu honi zentzua emateko oso garrantzitsua da modu honetako topaketak bultzatzea, interkooperazio ariketa interesgarri bezala definituz.

3D6A9987.jpeg
Zigor Artamendi jardunaldia aurkezten

Ildo beretik aritu da Zigor Ezpeleta, lehenik eta behin publikoari eskertu nahi izan dio bertaratzeko egindako esfortzua, eta nabarmendu nahi izan du Osarteneko kolektiboak emandako erantzun. Era berean, kolektiboari gauza ezberdinak eta berritzaileak egiten ausartzeko gonbitea luzatu die, besteak beste medikuen arloan ematen ari den beherako tendentziari aurre egiteko.

Bestalde, Lourdes Iscarrek Covid-aren ondorioz eman den integrazioa nabarmendu nahi izan du, sistema publikoarekin izandako integrazioa bereziki nabarmenduz. Bere hitzetan, “lan arloko osasuna osasun publikoaren parte bat da, eta horregatik alor eta espezialitate ezberdinen arteko integrazioa bultzatu behar da".  

3D6A9995.jpeg
Zigor Ezpeletak eskerrak eman dizikie bertaratutakoei

Programa anitza

Ongi etorriari aniztasun mahaiak eman dio jarraipena. Bertan Lucia Gallego (EHUko Mikrobiologia Medikoko irakasle titularra), Marisa Seco (Osartenen Laborategiko zuzendaria), Narciso Mazas, OSARTENeko prebentzioko teknikaria eta Ignacio Ranz (OSARTENeko prebentzioko teknikaria) aritu dira. Mahainguruan Genero alboratzeek lan ingurunean duten eragina eta emakumeen osasunean duten ondorioa, Agente toxikoekiko esposizioak lanean dituen ondorioak eta lanpostuaren eta pertsonen arriskuen ebaluazio izan dute mintzagai besteak beste.

3D6A9998.jpeg
Lourdes Iscar integrazioari buruz aritu da

“Lan arloko osasuna osasun publikoaren parte bat da, eta horregatik alor eta espezialitate ezberdinen arteko integrazioa bultzatu behar da"
Lourdes Iscar 

Atsedenaldiaren ondoren zuzendaritzaren bizipenak laneko segutasunean eta osasunaren gidatzean duen eraginaren inguruan hausnartzeko lidergo mahaia eratu da, Martín Silvak gidatua (OSARTENeko Prebentzioaren Kulturako Aholkularia). Bertan izan dira Esther Korta (DIKAReko zuzendari nagusia) Cesar Garcia (Legutioko SIDENOR plantako gerentea), Asier Calonge (KAEFER SAUren Espainiako, Portugaleko eta Marokoko zuzendari nagusia), eta Asier Vitoria (GUREAK TALDEKO zuzendari Nagusia).

3D6A0004.JPG
Aniztasun mahaia osatu duten gonbidatuak

Programazioarekin aurrera egiteko, Enric Llado enpresa aholkulariak “Asmoaren Boterea, Gure eragina maila gorenera eramateko gakoak” deituriko hitzaldia eskaini du.

Jardunaldiari bukaera emateko, Zigor Artamendik hartu du berriz hitza, eta ondoren bertaratutakoek luntx batez gozatu ahal izan dute.

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna