Eduardo Herce Mondragon Osagaietako lan-taldera gehitu da

2019ko abendura arte Tajo kooperatibako zuzendari nagusia izan da Herce eta urtarrilaren 1etik aurrera Mondragon Osagaietako linea zuriaren estrategia lideratzen ari da.
Card image cap
2020/02/27

MONDRAGON Korporazioaren Industria Arloko Dibisio bat da Mondragon Osagaiak. Zazpi kooperatibak osatzen dute Dibisioa, etxetresna elektrikoen eta osagai elektronikoen arloan zerbitzuak eta produktuak eskaintzen dituzten kooperatibak hain zuzen ere. 

Eduardo Herce ingeniari industriala da eta orain arte Tajo kooperatiban aritu da lanean. 20 urteko ibilbidea egin du Oiartzuneko kooperatiban, kargu ezberdinetan, eta azken urteetan zuzendari nagusia izan zen. Besteak beste, nazioarteko estrategia sendotu zuen Tajon eta Txekiako zein Poloniako lantokien irekiera sustatu zuen. 

Tajok 2019an 38 milioi euroko fakturazioa lortu zuen. 330 lagun enpleatzen ditu gaur gaurkoz dituen hiru lantegietan eta plastikozko osagai eta azpimultzoak ekoizten ditu etxetresna elektrikoen arloan eta automozioaren sektorerako.

Plastikoen transformazioa