Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Komunikazio udalekuak antolatu dituzte Mondragon Unibertsitateak eta Goienak Aretxabaletan
Komunikazio Udaleku Irekiak (KIU) antolatu dituzte, lehen aldiz, Goiena Komunikazio Taldeak eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduak. Astebete iraungo dute eta goizez egingo dira, Mondragon Unibertsitateak Aretxabeletan duen Komunikazio campusean. Udalekuak daude zuzenduta DBH-4ko eta Batxilergoko lehen mailako gazteentzat. Bi txanda egingo dira, astelehenetik ostiralera. Lehena, ekainaren 28tik uztailaren 2ra; eta bigarrena, uztailaren 5etik 9ra; biak ala biak, 09:00etatik 13:30era.
Udalekuen helburua da gazteak modu kritiko, praktiko eta dibertigarrian hurbiltzea komunikazioaren mundura.
Horretarako, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: kamera aurrean nola jarri, fotokazetaritza, youtuber izateko gakoak, podcastak nola egin, benetako albisteak eta faltsuak nola identifikatu… Ariketak egiteko, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako Campuseko baliabideak erabiliko dira: telebista-platoa, ordenagailuak eta beharrezko izango duten bestelako materiala.
Mondragon Unibertsitateko irakasleek eta Goienako profesionalek hartuko dute parte komunikazio udaleku ireki horietan. Era berean, landuko diren gaietan ezagunak direnek eta eskarmentua dutenek emango dituzte master-eskolak: Aiora Mujika @probatxoa youtuberrak; Ainhoa Vitoria komunikatzaile eta Gazteako irrati esatariak; eta Goiena Komunikazio Taldeko Xabier Urzelaik, mojo edo eskuko telefono adimendunekin ekoiztutako ikus-entzunezkoen edukietan adituak.
Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 18ra arte, eta prezioa 125 euro da. Plaza mugatuak izango dira; txanda bakoitzean, gehienez ere, 25 lagun elkartuko dira. COVIDak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak beteko dira udalekuetan.
Informazioa
- Zer: Komunikazio Udalekuak.
- Noiz: Bi txanda. Lehena, ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Bigarrena, uztailaren 5etik 9ra. Astelehenetik ostiralera.
- Tokia: Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio campusean.
- Ordutegia: 09:00-13:30. Ordu erdiko atsedenaldiarekin.
- Nori zuzenduta: DBH-4ko eta batxilergoko lehen mailako neska-mutikoak.
- Izen-emate epea: 2021eko maiatzaren 3tik ekainaren 18ra.
- Prezioa: 125 euro.
- Izen-ematea: goiena.eus/bereziak/udalekuak
- Informazio gehiago:
- Telefonoa/Whatsapp/Telegram: 600 04 66 89
- Posta elektronikoa: komunikazioudalekuak@gmail.com
- Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea eta Goiena Komunikazio Taldea.