“Orri zuri bat bezalakoa da nire lana; dena dago egiteko”

Mirene Mendiburu. LKS Next Legal-eko Marketin arduraduna.
Card image cap
2024/11/11

2001era arte, Espainiako Abokatutzaren Estatutu Orokorrak debekatu egiten zuen abokatuen bulegoen publizitatea egitea. Ondorioz, orain hasi da sektorea komunikazio eta marketinarekiko kontzientzia hartzen, eta horregatik dio Mirene Mendiburuk dena dagoela egiteko: “Gaur, buletina; bihar, ekitaldi bat; eta etzi bi jardunaldi antolatzen baditugu? Goazen probatzera!”.

Abokatutza edo komunikazioa?

Komunikazioa.

Lanerako tresna bat

Guretzako oso garrantzitsua da LinkedIn.

Erronka profesional bat

LKS Next Legal ahalik eta gehien indartzea komunikazio eta marketin arlotik; eskura dudan tresnarekin, nire dena ematea LKS Next Legal sustatzeko.

Eta pertsonal bat?

Sintonian sentituko naizen bizitza aurkitu eta zoriontsu izatea.

Instagram edo TikTok?

Instagram.

Zuzenbideko eta Komunikazioko Gradu Bikoitza egin zuen Mirene Mendiburu astigartarrak. 2021ean, LKS Next Legalen hasi zen abokatu gisa lanean, baina, martxoaz geroztik, kooperatibaren marketin eta komunikazioaz arduratzen da %100ean, marketin juridikoak indarra hartu baitu merkatuan.

Influencer bat

Gigi Vives.

Podcast bat

Bakarra aukeratu behar dut? Call Her Daddy orduan.

Abesti bat

Izaroren Grace.

Liburu bat

Oraintxe bertan Galit Atlas psikoanalistaren Emotional Inheritance ari naiz irakurtzen, oso interesgarria. Azaltzen du nola jasotzen ditugun guk, inkontzienteki, gure aiton-amon eta gurasoen traumak, aurrez hitzez adierazi ez direnak.

Eguneko momentua

Egunerokoan, hamaiketako kafea lankideekin.

Afizio bat

Bidaiatzea.

Bidaia bat

Kuba, Kuba izan da hoberena. Lagun bat bizi da bertan, eta Aste Santuan hango benetako bizitza eta testuingurua ezagutu genuen; magikoa izan zen.

Ohitura on bat

Bizitza lasai eta filosofiarekin hartzea.

Zuretzat paradisua

Lasaitasuna.

Amets bat

Zoriontsu izan eta zoriontsu egin.

Irtenbide profesionalak.