Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
20 talde sailkatu dira beren proiektua garatzeko Mondragón City Challengen
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/20-talde-sailkatu-dira-beren-proiektua-garatzeko-mondragon-city-challengen/@@images/95cb1934-8238-4a89-a3f0-c47a574a3a2b.jpeg)
Mondragón City Challengeren lehen edizioan 7 herrialdetako 279 ikaslek hartu dute parte (Hego Korea, Estatu Batuak, Txile, Kolonbia, Mexiko, Zimbabue eta Espainia), eta, hautaketa-prozesu zail baten ondoren, epaimahai teknikoak erabaki du hurrengo fasera igarotzen diren 20 talde, beren proiektua zehaztasun handiagoz garatzeko aukera izango dutenak. Epaimahaia Saiolan eta Azaro Fundazioko profesionalek osatu dute.
Sailkatu diren taldeak honako hauek dira:
- 16-18 urte bitarteko kategorian:
- REIMPLAST - BIZKAIA
- AG4 - GIPUZKOA
- H2ELIOS - ARABA
- MOVE&GO.TEAM - VALENCIA
- EKM S.KOOP - GIPUZKOA
- SLEEPTILE - BIZKAIA
- OITR - GIPUZKOA
- IZAERA HUMANISTIKOA - GIPUZKOA
- NELUAI - GIPUZKOA
- WORCESTER YOUTH COOPERATIVES - USA
- 19-24 urte bitarteko kategorian:
- ARETXABALETA ELECTRIC MOBILITY - GIPUZKOA
- M&M - MADRID
- LOOK - GIPUZKOA y ARABA
- MANFALA - GIPUZKOA
- HACKSA - GIPUZKOA y ARABA
- JANN - GIPUZKOA, BIZKAIA y ARABA
- INNOGUSI - BIZKAIA
- TRANSDIGITALCOOP - COLOMBIA
- LEGACY - USA y NAVARRA
- ASTROCOOP - CHILE
Ekimenaren helburua da batxilergoko ikasleen artean mundu osoko heziketa eta unibertsitate zikloak, enpresa kudeaketako gaitasunak eta gehienez ere bederatzi hilabeteko epean negozio kooperatiboa abian jartzea.
Lankidetza-hitzarmenaren bitartez antolatu da Mondragon City Challenge lehiaketa, eta antolatzaileak dira: Diario Vasco, Arrasateko Udala, MONDRAGON Korporazioa, Eusko Jaurlaritza, Kooperatiben Kontseilu Gorena, Konfekoop, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea.
Sariak
Talde finalista guztien artean, eta epaimahaiaren irizpidearen arabera, proiekturik berritzaileenak originaltasunaren saria jasoko du, eta 800 euro jasoko ditu dirutan.
Gainera, 16-18 urteko kategorian lehen sailkaturiko taldeak bidaia bat irabaziko du Europara eta 19-24 urteko taldean sailkaturiko taldeak bidaia bat Hego Koreara.