Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Urtarrilaren 25etik 27ra ospatuko da Euskal Film Laburren jaialdia
Egitarauan, zinema aretoko jarduerez harago, beste hainbat ekintza ere bildu dira, besteak beste, ElektroPottotti elektrotxarangaren eta DJ Julenen emanaldia Aretxabaletako kaleetan zehar, eta Hazi Eusko Jaurlaritzaren erakundeak eskainitako ardo dastaketa.
Jaialdian izango diren ekitaldi guztiak Aretxabaletako Arkupe aretoan izango dira, ardo dastaketa, elektrotxaranga eta DJa izan ezik.
Hasteko, Urtarrilaren 25ean, asteazkena, goizeko 10etan, haurrentzako “Orkesta Lurtarra” proiekzioa izango da, Kurtzebarri eskolako ikasleak bertan izango direlarik. Filma Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren ‘Orkestra Lurtarra’ liburuan oinarrituta dago, baina lanketa berezia egin diote musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago bihurtuta. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendu dute filma eta azken honek idatzi du musika guztia; Harkaitz Canok berak eta Eneko Olasagastik josi dute gidoia. Eta emaitza da, seguruenik, Lotura Films-ek orain arte egin duen lanik ‘txoro’ eta dibertigarriena, bai txiki zein helduentzat aproposa dena. Eguerdi eta arratsaldean, Ikasle eta Bideoklip Sailen proiekzioak ikusi ahal izango dira. Ikasle saila aurten oso berezia izango da, lehenengo aldiz sail hau euskal zinema eskola desberdinetako ikasle guztiei zabaldu baitzaie, HUHEZIko ikasleetatik harago. Bideoklip saila bigarren urtez antolatu da, iaz nobedade izan zena egonkortuz. Eta azkenik, asteazkenetan Aretxabaletan pintxo potea egin ohi denez, poteo baten bidez itxiera emango zaio egunari.
Urtarrilaren 26an, osteguna, pertsona nagusiekin batera egingo den proiekzioarekin abiatuko da eguna. Hauek Senior Saria erabaki eta Haziren eskutik ardo dastaketa izango dute Aretxabaletako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Arratsaldean, bikoizketaren mundua ezagutzeko aukera izango da, Ane Aseginolaza (Doraemon, Sorgin aspertua…) eta Arantxa Moñuxi (Nobita, Ane -Hiru hirukiak- .,.) egingo zaien elkarrizketaren bitartez. Ostean, arratsaldeko seietan, Oñatiko Antixena gaztetxearen eskutik, “Ixilik nahi gaituztenean, Mari” erdimetraiaren proiekzioa eta egileekin solasaldia egingo dira.
Urtarrilaren 27a, ostirala izango da jaialdiko egun handia. Arratsaldean ekingo zaio egitarauari, sail ofizialaren proiekzioarekin. Emanaldia bi zatitan banatuko da, tartean atsedenaldi bat utzita. Proiekzioak amaitzean, arratsaldeko zazpietan, sari banaketa egingo da. Bertan elkartuko dira leihaketako partaideak, epaimahaikideak, babesleen ordezkariak, ikasleak, gerturatzen diren ikusleak eta, nola ez, antolakuntzako kideak. Ekitaldia borobiltzeko, Ausolanen eskutik luncha egongo da. Jaialdiari festa giroan emango diogu amaiera, ElektroPottotte elektrotxaranga (Aretxabaletako kaleetan zehar) eta DJ Julenekin (Aretxabaletako Ezkutu tabernan).
Ekintza guztiak doakoak eta irekiak izango dira. Ardo dastaketara bertaratzeko izena eman beharko da, plaza mugatuak dira eta: 656732586 (Iban Del Campo).
Jaialdian zehar, bidalegun izango dira Ane Urresti, Iker Mateo eta Iker Plazaola aurkezle lanetan.