Irakurriena
- 1. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 2. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 3. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 4. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 5. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 6. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 7. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 8. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
- 9. Batzar orokorrak gai nagusi, TU Lankide aldizkariaren zenbaki berrian
- 10. MONDRAGON Hospitalityk eta Mondragon Hotelak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Kooperatibagintza Aditu Tituluaren 15. edizioaren proiektuak aurkeztu dituzte
Kooperatibagintzan Unibertsitate Aditu Ikastaroaren 15. edizioko amaiera saioa egin berri da Mondragon Eskoriatzako campusean. Saioa baliatu dute 2022-2023 ikasturtean egindako ikastaro amaierako proiektuak aurkezteko. Ikasturte honetan, 16 proiektu egingo dituzte; horietako bederatzi aurkeztu dituzte uztaileko deialdi honetan eta gainerako zazpiak irailean entregatuko dituzte.
Saioa baliatu dute 2022-2023 ikasturtean egindako ikastaro amaierako proiektuak aurkezteko
Edizio honetan 26 lagunek hartu dute parte ikastaroan, 16 kooperatiba ezberdinetako ordezkariak, horietako 13 MONDRAGONekoak: Eika, Maier, Fagor Ederlan, Eroski, Fagor Arrasate, Fagor Industrial, Fagor Automotion, Fagor Elektronika, Mondragon Assembly, Fagor Taldea, Ausolan eta Huhezi.
Urte hauetan guztietan, 50 kooperatiba desberdinetatik etorritako 300 ordezkari inguruk hartu du parte Aditun
Erreferentziazko ikastaroa
Kooperatibisten eta kudeaketa organoetako kideen formazioan erreferente bilakatu den ikastaro hau antolatuta dago Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta Mondragon Taldeko Otalora formazio zentroaren artean. Urte hauetan guztietan, 50 kooperatiba desberdinetatik etorritako 300 ordezkari inguruk hartu du parte Kooperatibagintzan aditu tituluan. Egindako proiektu praktikoen helburua da gizarte- eta enpresa-sare kooperatiboan hobekuntzak sustatzea. Ikastaroaren 16. edizioa, urrian hasiko da.