Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Danobatgroupek fabrikazio industrialeko ikerketa saritu du
Ikasgeletan ikerketa teknologiarekiko pasioa bultzatzeko, Tecnun Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritzako Eskolako ikasleek egindako garapen industrialeko proiekturik hoberena saritzen du urtero Danobatgroup enpresa taldeak.
Irabazleek automatizatutako produkzio ingurune baterako industria osagaien mekanizaziorako soluzioa aurkeztu zuten
Aurtengo saria Aitor Arraiza, Juan Alcalde, Carlos Basarte eta Alejandro García osatutako lantaldearentzako izan da. Talde honek automatizatutako produkzio ingurune baterako industria osagaien mekanizaziorako soluzioa aurkeztu zuen, euskal fabrikatzaileak eskatutako zehaztasun eta automatiozazio eskakizunak betez.
Saria lortzeko, Masterreko ikasleek makina-erreminten fabrikatzaileak planteatutako erronka teknologikoari aurre egin behar diote, taldean erantzuna emanda. Aurten, ekoizpen automatizatuko ingurune batean jarduteko ahalmena duen kuplen mekanizaziorako makina baten diseinua izan da Danobatgroup-ek aukeratu duen erronka.
Ikasleek, taldetan antolatuta, planteatutako baldintzak betetzen zituen eta euskal fabrikatzaileak markatutako doitasun eta automatizazio baldintzak zituen soluzio bat garatu behar izan zuten.
Behin beren lanak bukatuta, ikasleek beren proiektuak defendatu zituzten DANOBATGROUPeko eta taldearen berrikuntza eragilea den IK4-Ideko zentro teknologikoko adituek osatutako epaimahai baten aurrean, otsailaren 21ean.
Hautagaien azalpenekin epaimahaiko kideek proiektuen kalitatea baloratu eta talde irabazlea aukeratu ahal izan zuten.
Sari hauetan parte hartuta ikasleek benetako industriako inguruneen funtzionamendua ezagutu ahal izan dute fabrikaziorako soluzio aurreratuen fabrikatzailearen instalazioetan; izan ere, instalazio horietan gazteek prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskuratu zuten ekoizpen sistemen gainean eta doitasunezko ingeniaritzako diseinuaren gainean.
Sariek Danobatgroupek eta Tecnunek 2015eko abenduan izenpetu zuten lankidetza hitzarmenean jasotzen dira, izan ere, hitzarmenaren xedea da ikasketen munduaren eta profesionalen munduaren arteko harremanak estutzea eta ikasgelan eskuratutako ezagutzak industri fabrikazioaren benetako ingurunetara eramatea.
Sariak urtero antolatzen dira, Masterreko ikasleen bikaintasunezko prestakuntza indartzeko, haien ezagutza teknikoak bultzatzeko eta zeharkako trebetasunak, hala nola sormena eta analisirako eta taldean lan egiteko gaitasuna, sustatzeko.
Danobatgruop
Makina-erreminten fabrikazioan liderra da Euskadin, eta industriako fabrikaziorako soluzio teknologikoki aurreratuak eta punta-puntako zerbitzuak garatzen ditu. Taldeak 60 urte baino gehiagoko esperientzia du doitasun handiko ekipoak garatzen eta industri prozesurik zorrotzenetarako teknologiak ikertzen eta aplikatzen.
Tecnun
Tecnun-Donostiako Ingeniaritzako Goi Eskola Nafarroako Unibertsitatearen menpe dago, eta etorkizuneko ingeniariei prestakuntza profesionala, zientifikoa eta humanoa eskuratzen laguntzen die. 1961ean sortu zen, eta harrezkero irakaskuntzan, ikerketan eta gizarteari zerbitzua ematen dihardu modu orekatuan, jarduera horiek guztiak elkarren osagarri izanda.