Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Europan bakarra den laboratorioa
Mondragon Unibertsitateak erdi-tentsioko laborategi berria inauguratu du. Instalazioek 700 m2-ko azalera dute, eta Europan bakarrak izango dira energia eolikoaren sektorearen eraldaketan eta hobekuntzan. Mondragon Unibertsitateak eta Siemens Gamesa, Infineon eta SGB-SIMT enpresek sustatutako Europako proiektuaren barruan jarri dira abian instalazio berriak.
Europar Batasunak batera finantzatutako proiektua da, eta 2 milioi euroko inbertsioa jaso du ikerkuntzako eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren barruan
Programa horrek, FASTAP izenekoak, turbinen ahalmen elektrikoak optimizatzea du helburu, eta horretarako erabiliko diren teknologiek % 5 ere handiko dute urteko energia-ekoizpena, % 5,5 murriztuko dute energia eolikoaren palanka-efekturen kostua eta gutxitu egingo dituzte CO2 isurpenak. Instalatutako ekipamendu berriekin (Unibertsitateak 2006az geroztik zuen erdi-tentsioko ekipamendua), Mondragon Unibertsitateko laborategiak handitu egingo du bere ahalmena eta erreferente bilakatuko da Europan. Europar Batasunak batera finantzatutako proiektua da, eta 2 milioi euroko inbertsioa jaso du ikerkuntzako eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren barruan.
Horretarako, sektorean liderrak diren lau erakundek partzuergo bat sortu dute. Erakundeok energia eolikoan erreferentziazkoak diren herrialdeetan dihardute: Danimarkan, Espainian eta Alemanian, hain zuzen. Siemens Gamesa da proiektuaren koordinatzaile nagusia eta FASTAP produktuaren integratzaile eta balidatzailea. Infineon enpresak, berriz, errendimendu handiko erdieroale bipolarrak diseinatu eta fabrikatzen ditu, eta ezagutza teknikoak eta erabilitako erdieroaleen ahalmen komertziala eskaintzen dizkio proiektuari. SGB-SMIT enpresak, tamaina ertaineko transformadoreen Europako fabrikatzaileak, transformadoreen inguruko ezagutza teknikoak eta ahalmen komertziala ekarri ditu partzuergora. Mondragon Unibertsitateari dagokionez, Estatuan enpresara gehien bideratuta dagoen eta enpresatik hurbilen dagoen unibertsitatea da, eta aerosorgailuen kargako hartuneak aldatzeko teknologia berriari buruzko ezagutza transferitzeaz arduratuko da.
Ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua; Carlos García, Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzailea; Vicente Atxa, Unibertsitateko errektorea; Iñigo Ucín, Mondragon Korporazioko presidentea; José María Canales, ikertzailea eta 2011tik 2020ra bitarteko tentsio ertaineko laborategiko arduraduna, eta Manex Barrenetxea, laborategiko egungo arduraduna, eta Fernando Santodomingo, laborategia partaide duen FASTAP proiektu europarreko zuzendaria (eta Siemens Gamesako I+G proiektuen zuzendaria).
Kostuak murriztea
Turbinen ahalmen elektrikoa optimizatuz energia eolikoaren sektorea eraldatu eta hobetzea da FASTAPen helburua. Beraz, energia-ekoizpena handitzera eta CO2 isurpenak eta lotutako kostuak murriztera bideratzen du bere teknologia.
Izan ere, Europan parekorik ez duen laborategi berriari esker, energia eolikoaren palanka-efektuaren kostua % 5,5 murriztu nahi da, eta, aldi berean, urteko ekoizpena % 5 handitu, merkatuaren egungo egoerari erantzuteko.
Ekipamendu berriari esker, sektore eolikoa hobetzeko saiakuntzak egin ahal izango dira. Instalatutako ekipamenduek 8 MW-rainoko potentzia nominaleko makina birakariak aztertzeko ahalmena izango dute
Horretarako, FASTAPen asmoa da aerosorgailuen transformadore tradizionalen ordez kargako hartuneak aldatzeko transformadore azkarragoak sortzea. Aerosorgailuen prestazio elektrikoak hobetzea eta haiek sare ahuletan txertatzea ahalbidetuko du horrek. Teknologia berriak erabiltzen dituen erdieroaleek aukera ematen dute aerosorgailuaren funtzionamendurako tentsiorik egokiena oso azkar aukeratu eta erregulatzeko. Proiektua bultzatzen duten enpresek eskarmentu handia dute batera lan egiten, eta balio-kate osoa betetzen dute, azken produktua merkatura iris dadin.
Erreferentziazko laborategi berria
Ekipamendu berriari esker, sektore eolikoa hobetzeko saiakuntzak egin ahal izango dira. Instalatutako ekipamenduek 8 MW-rainoko potentzia nominaleko makina birakariak aztertzeko ahalmena izango dute, eta 20 kV-ko erdi-tentsioko sare-kodeak balioztatu ahal izango dira horien bidez.
Instalazio berriak 700 m2-ko azalera du, zeinean banatuta baitaude behe-tentsio/potentzia txikirako eta erdi-tentsio/potentzia handirako (10 MW eta 4 MW, hurrenez hurren) saiakuntza-gune independenteak.
Laborategia 2006az geroztik
Mondragon Unibertsitateak 2006tik izan du erdi-tentsioko laborategia, eta, horri esker, energia elektrikora bideratutako ikerkuntza-taldeek sektoreko enpresekin lan egiteko aukera izan dute, eta erakundeak ibilbide nabarmena egin du erdi-tentsioko ekipamenduen inguruko ikerkuntzan eta azterketan. Instalatutako ekipamendu berriei esker, Mondragon Unibertsitateko laborategiak handitu egingo du bere ahalmena, eta erreferente eta bakarra izango da Europan.
Proiektua bukatzean, horrekin loturarik ez duten enpresek ere aukera izango dute erdi-tentsioko laborategia erabiltzeko eta beren ekipamenduak aztertu eta saiatzeko.