Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Metapostaren Pack Pyme aplikazioa, enpresa txikiei zuzenduta
Era honetan, enpresa txikiei, udal txikiei eta kirol taldeei haien bezero eta langileei dokumentazio-bidalketak egiterako orduan kostuak murrizteko aukera ematen die Metapostak.
Aplikazioa jada erabilgarri dago eta doakoa da. Dokumentuak bidaltzeagatik bakarrik ordaindu beharko da, eta bidalketetan %80ko aurrezpena baimentzen du.
Orain, edozein enpresak bidal ditzake Metapostaren bidez bere langileen nominak, bezeroen faktura elektronikoak edo bere hornitzaileen eskaerak, segurtasun eta konfidentzialtasun osoz.
Eta Metaposta zerbitzuaren erabiltzaile gisa, enpresek haien postontzian jaso ditzakete elektrizitate- eta telefono-konpainien fakturak, eta bankuen laburpenak. Gainera, dokumentu gordailuan, enpresako dokumentazio garrantzitsua (eskriturak, notario-ahalordeak, entitate ezberdinen komunikazioak) gorde dezakete balio legalarekin digitalki sinatzen badute.
Enpresentzako abantailak
- Langileei komunkazio elektronikoak bidaltzea.
- Bezero, hornitzaile eta Administrazioari dokumentazio konfidentziala bidaltzea.
- Kostuen aurrezpena.
- Dokumentazioa gordetzeko toki segurua.
Ezaugarriak
- Erabilpen erraza. Pack Pyme programa erabiltzeko ez da teknikaririk behar, oso aplikazio intuitiboa eta erabilerraza delako ordenagailuak erabiltzera ohituta daudenen artean, nahiz eta aplikazioen garapenarekin harremanik ez izan.
- Auto-instalatzen den aplikazioa da.
- Aplikazioa sistema eragile hauetan dabil: Windows XP, Windows Vista eta Windows 7.
- Bidalketa seguruak. Dokumentu sorta bakoitza aldez aurretik balioztatzen du aplikazioak eta Metapostari bide seguru batetik bidaltzen dio bere hedapenerako.
Informazio gehiago duzue Metapostaren webgunean: http://www.metaposta.com/eu/pack-pyme.html