Eroskik kanpaina bat jarri du martxan Haitin izandako urakanaren kaltetuei laguntzeko

Eroskik bezeroei elkartasuna erakusteko eskatu die, ordainlekuetan borondatezko diru ekarpen bat eginda. Biltzen den diruarekin, osasun arreta, edateko ura, aterpea eta babesa eman nahi dizkiete hondamenditik atera diren umeei eta haien familiei.
Card image cap
2016/10/13

EroskikUnicefekin koordinatuta, kanpaina bat abiatu du gaur bere supermerkatu eta hipermerkatu guztietan, dirua biltzeko, Matthew urakanaren kalteak jasan dituztenen alde, Haiti txikitua gelditu baita, 2010etik herrialdeak izan duen krisi humanitariorik makurrena.

Bezeroek borondatezko diru ekarpen bat egin ahalko dute saltokietan, hondamenak jo dituen herritarren oinarrizko beharrak estaltzeko, laguntza urgentziaz behar dute eta.

Matthewk, joan den hamar urtean Kariben izan den urakanik gogorrenak, urriaren 4an, Haiti jo zuen, kalterik handienak izan dituen herrialdea. Oraindik ez dago jakiterik zenbaterainoko kalteak ekarri dituen, baina dagoeneko esan daiteke Haiti hegoaldeko etxeen %80 jo dituela eta 60.000 lagunetik gora behin-behineko aterpeetan daudela. Gutxi gorabehera 300 eskola hondatuta daude; beste 150 aterpe gisa erabiltzen ari dira herrialde osoan, eta 350.000 neska-mutikok berehalako laguntza humanitarioa behar dute, Unicefek orain arte jaso dituen datuen arabera.

Gaur hasita, "SOS HAITI" kartelak izango dira Eroskiren dendetan, kontsumitzaileek elkartasuna ager dezaten borondatez diru ekarpen bat eginda ordainlekuetan igarotzean. "Eroskikook saiatzen gara lastertasunez erantzuten larrialdi humanitarioetan, kasu honetan Haitin; izan ere, berehalako arreta da lehentasuna han. Beste behin, kontsumitzaileei elkartasuna adieraz dezatela eskatzen diegu, eta ziur gaude inplikatuko direla hondamendi hau ikusita", esan du Alejandro Martinez Berriochoak, Eroskiren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak. Eroskik ere bere ekarpena egingo du.

Bildutako dirua Unicef erakundeari emango zaio, han ari baita laguntza espezifikoa ematen zorigaitz honetan joak izan direnei. "Eroskirekin jardutea modu ezin hobea da milaka lagun mugiarazteko, horien laguntza funtsezkoa baita larrialdi honen ondorioak arintzeko eta herritarrei laguntzeko. Dohaintza honekin, lehendabiziko gauza izango da edateko ura ahal den lasterrena eskura jartzea, eta saneamendu azpiegitura egokiak ipintzea kolera eta horrelako gaixotasunak heda ez daitezen; horretarako ura tratatzeko pastillak, ur biltegiak eta osasun eta higiene kutxak eramango zaizkie", esan du Isidro Elezgaraik, Unicefen Espainiako Batzordeko buruak.

Eroski joan den hamalau urtean ari da Unicefekin lanean, laguntza humanitarioaren arloan. 2010ean Haiti hondatu zuen lurrikaran ere lagundu zuen. Eroskiren kanpaina haren bitartez, 200.000 eurotik gora bildu ziren, milaka bezeroren elkartasunari esker.

Eroskik eta Eroski Fundazioak, bezeroekin batera, milioi erdi eurotik gorako donazioak egin dituzte arrazoi humanitarioengatik sortu diren azken elkartasun kanpainetan; besteak beste, Haitirako (2010), Lorca-Murciarako (2011), Filipinetarako (2013), Nepalerako (2015) eta Siriarako (2015).

Hasieratik ari da Eroski gizarte ekintza askotan, bereziki ohitura osasungarrien promozioan, kontsumitzailearen hezkuntzan, ingurumenaren defentsan eta elkartasunean.

 

Banaketa komertziala