Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Hezkuntza sailburuak Mondragon Unibertsitatearen Donostialdeko instalazioak bisitatu ditu
Topaketan honako ordezkari instituzionalek hartu dute parte: Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Adolfo Moraisek; Unibertsitateetako zuzendari Miren Artarazek eta Zientzia Politikarako zuzendari Amaia Eskizabelek. Bestalde, Mondragon Unibertsitateko errektorearekin batera honako hauek izan dira: Jon Altuna errektoreordea, Idoia Peñacoba idazkari nagusia, Goi Eskola Politeknikoko zuzendari Carlos García, Basque Culinary Center-eko zuzendari Joxe Mari Aizega, Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Beloki eta Humanitateen Fakultateko dekano Begoña Pedrosa.
2017-2020 Plan Estrategikoa
MUren Plan Estrategikoak, unibertsitateak 2020. urterako dituen lehentasunezko lau erronka jasotzen ditu, honako hauek, hain zuzen ere: ikaskuntza-prozesuetan gauzatuko den eraldaketari aurrea hartuz, unibertsitateko hezkuntza-berrikuntzan liderrak izatea, eta ikasleak gizartearen erronka berrietarako prestatuko dituen hezkuntza-esperientzia bat eraikitzea, kalitatezkoa berritzailea eta bereiziko gaituena; nazioartera irekitzeko prozesua eta merkatu berrietako presentzia sustatzea, talentua erakarri eta nazioartekotze-prozesuetan laguntzeko; enpresekin eta beste erakunde batzuekin ikerkuntzan jardunez, unibertsitate aitzindaria izatea, herrialdearen lehiakortasuna hobetzeko; eta, azkenik, MONDRAGONen ezagutza-ekosistemaren nodo gisa jardutea. “Euskadiren etorkizunerako erronkekin lerrokatuta eta errealitateari oso atxikita dagoen anbizio handiko plana da”, eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak adierazi duen moduan, “Unibertsitateak 2025erako bere argazkia zehaztu nahi du haren bitartez”.
Bisita amaitzean, Vicente Atxak adierazi du enpresen eta erakundeen premiei erantzuten dien unibertsitate bat dela MU, gizarte sendoagoa eta garatuagoa eraikitzeko behar diren eskaerak eta profil berriak oso gertutik jarraitzen dituena, "eta hala izaten jarraitu nahi dugu".
Era berean, errektoreak Mondragon Unibertsitatearen eginkizun berritzailea azpimarratu du: “jaio ginenetik izan dugu ezaugarri hori, eta gure DNA osatzen du dagoeneko. Euskal gizarteari laguntzen jarraitu nahi dugu, hainbat esparrutako berrikuntzaren bitartez".
Cristina Uriarte: "MUren estrategia erabat lerrokatua dago Euskal Unibertsitate Sisteman bikaintasuna, espezializazioa eta nazioartekotzea bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoarekin"
Uriarte sailburuak, bestalde, Mondragon Unibertsitateari gonbidapena eskertu dio, eta azaldu du MUren estrategiak erabat lerrokatua daudela Euskal Unibertsitate Sisteman bikaintasuna, espezializazioa eta nazioartekotzea bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoarekin.
“MONDRAGON UNIBERTSITATEAren lau erronkak bat datoz Hezkuntza Sailak unibertsitatean oinarrizko zientzia eta ikerketa politika garatzeko hartua duen konpromisoarekin, talentua bultzatuz eta nazioartekotzearen aldeko apustu irmoa eginez. Gainera, unibertsitate eta enpresen arteko harremanei bultzada eman behar die, emaitzetara orientaturiko kudeaketa izango duen eta, aldi berean, euskal gizartearen etorkizuneko erronkei erantzuteko, ingurune global berrira egokitzeko gaitasuna izango duen euskal unibertsitate sistemaren garapena sendotuz”
Topaketaren ostean, Mondragon Unibertsitateko arduradunek Orona-Ideo Campuseko instalazioak erakutsi dizkiote Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari eta haren talde osoari.