Indibidualistagoa al da gaurko gizartea?

Elena Herrarte arrasatearra da. Mondragon Unibertsitatean ikasi zuen eta hainbat proiektutan ibilitakoa da, batik bat, herrigintzarekin lotuta. Gaur egun, Debagoiena 2030 egitasmoan ari dela buru-belarri, koordinatzaile bezala. Etorkizunak planteatzen dizkigun erronkei nola erantzungo diegun azalduko dugu, komunitate-proiekzio baten bidez.
Card image cap
2021/04/26

Badirudi egungo gizartean gero eta joera indibidualistagoak nagusitzen direla, baina bai? Benetan horrela da? “Ez dakit, agian belaunaldiz belaunaldi errepikatzen den zerbait da. Beti pentsatzen dugu okerrera goazela, bidean balioak galdu ditugula... baina pertzepzio horretatik haratago, baikortasunerako tartea ere badela uste dut” dio Elenak.

Nolanahi ere, “nik konfiantza handia dut gazteengan, beraiek baitira etorkizunaren motorra. Agian hitza eman eta gure proiektuen protagonista bihurtu behar ditugu, haien ikuskeratik bertatik”. 

"Debagoiena 2030ean etorkizuneko erronkei erantzungo dien eskualde mailako eraldatze-estrategia diseinatzen ari gara". 

Gure gizartean nagusi diren balioez gain, podcast elkarrizketa honetan beste gai interesgarri batzuk ere landu ditugu Elenarekin, hala nola: eraldaketa komunitarioaren giltzarriak, gure eskualdeko erronka premiazkoenak, proiektuan parte hartzen duten eragileak eta haien funtzioa…