Gipuzkoako Ganberak ORKLI saritu du urteko “Gipuzkoako Enpresa” moduan

Orkli, S Coop.ek lurraldearekin eta enpleguarekin duen konpromisoaren ondorioz urteko "Gipuzkoako Enpresa" saria bereganatu du. Nazioartekotzeko jardueretan goiztiar hasi zela eta, eta bere sektorean (eraikuntzan) global player delarik, Orklik mundu mailan krisiak gogorren jo duen sektoreetako batean liderra izatea lortu du. Sari banaketa ekitaldia gaur egin da, martxoaren 21ean. Bertan izan da Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Martin Garitano, eta baita beste erakunde batzuetako ordezkariak ere.
Card image cap
Gipuzkoako Ganberak saritu dituen erakundeetako ordezkariak.
2014/03/21

Orkli 1982an sortu zen erakundea da, baina bere jatorria 1974ra arte doa. Berokuntza, ur bero sanitario eta ura berotzeko sistemetarako osagaiak diseinatu, garatu, ekoitzi eta merkaturatzen ditu, baita gas bidezko etxetresnetarako segurtasun sistemak ere. MONDRAGON Korporazioan integratuta dago, bere produkzio lantegi nagusia eta egoitza nagusia Ordizian ditu, eta beste bi lantegi ditu Kunshanen (Txina) eta Sao Paulon (Brasil).

_DSC0466

503 langilerekin, urteko salmentak 135 milioi euro ingurukoak dira, eta ia %75 esportaziora zuzentzen du; horrenbestez, Orkli mundu mailako liderra da gas bidezko segurtasun termoelektrikoaren arloan, eta halaber Espainiako liderra da berokuntzako osagaien sektorean, baita Europako erreferentzia ere,uraren berokuntza sistemen osagaien sektorean.

Orkliren kudeaketa parte hartzean, komunikazioan eta informazioan oinarrituta dago.Bazkideek proiektuari buruzko ikuspegi partekatua izatea, erabakiak hartzeko azkartasuna, epe luzerako ikuspegia, automatizazio maila handia, bazkideen formazio maila altua eta nazioartekotze goiztiarra abiapuntutzat hartuta, Orkli lurraldeko enpresarik lehiakorrenetakoa da.

"Enpresa Nazioartekotzearen " sariak Irizar Forgek garatutako lana aintzatetsi du, nazioartekotzeko prozesuan izandako arrakastagatik."Industriako Enpresa Txiki eta Ertainari” emandako saria puntako teknologia ekoizten duen AddedValueSolutions etxearentzat izan da.Eta azkenik, “Zerbitzu Enpresaren” errekonozimendua Kendu PosVisualManagement enpresarentzat izan da, zeina saltokirako bertarako ikusmenezko komunikazio soluzioak diseinatu, ekoitzi eta kudeatzen espezializatuta dagoen.

Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak