Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Mondragon Unibertsitateak urtean 5.000 profesionaletik gora prestatzen ditu haien gaitasunak eguneratzeko
Horrela, urtero 5.000 langilek parte hartzen dute, guztira, unibertsitateak eskaintzen dituen ikastaro presentzialetan nahiz on line ikastaroetan (bakarka edo enpresan), urtean 23.000 prestakuntza-ordu eskainiz. Prestakuntza hori lanbide, unibertsitate, executive eta nazioarteko masterren, graduen, gradura egokitzeko ikastaroen, aditu-tituluen, espezializazio-diplomen eta jardunaldien bitartez ematen da.
Eskaintza horrez gain, Mondragon Unibertsitateak enpresen eta erakundeen neurrira egiten dituen ikastaroak garatzen ditu, In Company deiturikoak. Ikastaro horiek neurrira egindako prestakuntza eta garapen profesionalerako plana batzen dituzte, hori baita enpresa bateko profesionalak gaitzeko modurik eraginkorrena. Prestakuntza mota hori Mondragon Unibertsitateko fakultateek enpresekin eta erakundeekin dituzten harreman estuei esker gauza daiteke. Eta honako abantailak ditu: pertsonen trebakuntza-prozesua bizkortzen du (langile berriak, kargu berriak, garapen profesionala eta abar), produktu, prozesu eta negozio berriak garatu eta ezartzen ditu, eta pertsonei prestakuntza praktikoa eskaintzen die, ezagutzak lanean aplikatzea ahalbidetuz.
Mondragon Unibertsitateko errektoreorde Jon Altunak adierazi zuen moduan, “dagoeneko ez da nahikoa gazteak unibertsitatean beren lan-bizitzarako prestatzea. Gero eta garrantzitsuagoa da gure ikasleei beharrezko ezagutzak garatzen laguntzea, baina ez ikasten ari diren bitartean bakarrik, baita lanean ari direnean ere”.
Ingeniaritzen kasuan, industria-antolaketari, proiektuen kudeaketari, diseinu industrialari, elektronikari edo komunikazioaren eta informazioaren teknologiari buruzko ikastaroak nabarmentzen dira. Gastronomiaren kasuan, gozogintzarekin eta sommeliertzarekin lotutako ikastaroak. Hezkuntzaren alorrean hiru alderdi nagusi lantzen dira, hala nola hezkuntza, komunikazioa eta kooperatibismoa; eta enpresagintzako ikasketen esparruan, aldiz, kudeaketa, lidergoa, ekintzailetza edo kooperatibismoa.
Profesionalentzako eskaintza guztia hemen kontsulta daiteke: www.mondragon.edu/profesionales