“Ultraizozgailuak eskaintzen ditugu Pfizer txertoa -86 gradutan konserbatzeko”

Efficold, Onnera Taldeko hozte sektoreko marka espezialistak, Covid-19ren aurkako txertaketa kanpainari begira, goi mailako izozkailuak eta txertoen hozkailuak eskaintzen ditu.
2020/12/16

Onnera Taldeak, Efficold markaren azpian, effimed ultraizozgailuen gama eta armairu hoztuak eskaintzen ditu, laster estatuan banatuko diren txertoak kontserbatu eta mantentzeko.

Xabier Bastarrica Efficold-eko Negozio Medikoaren Unitateko zuzendariak dioenez, "gure ekipoen bitartez sendagai-banatzaileen eta osasun-administrazioen kontingentzia-planak eusten laguntzen dugu. Alde horretatik, merkatu-eskaerari erantzuteko, -86 graduko ultraizozgailuen ekoizpena bikoiztu egin dugu dagoeneko".

Onnera Group

ONNERAGroup nazioarteko enpresa talde bat da eta sukaldaritzaren, garbitegien eta hotz-sistema aplikatuen ekipamendurako soluzioak sortzen dituzte.

Honako markak biltzen ditu ONNERA Group-ek, besteak beste, Fagor, Inoxfera, Edenox, Asber, Efficold, Danube, Domus y Primer. Talde globala da, izan ere, beraien produktuak bost kontinentetan merkaturatzen dituzte. Munduan 7 fabrika dituzte, estrategikoki kokatuta eta 2.000 profesional baino gehiago merkatu bakoitzari egokitutako irtenbide onenak bilatzen.

Zehazki, Lucenan (Kordoba) kokatzen da Efficold, eta hozte-sektoreko marka espezialista da. Edarien merkaturako irtenbideak eskaintzen ditu, Horeca, izozkiak, eta medikuen eta farmazien sektorea.

 

Nazioarteko enpresa taldea.