Errefuxiatuentzako hizkuntza solidarioak

Mondragon Lingua eta GSRk Ukrainako gerrako errefuxiatuak hizkuntzetan trebatzeko plana jarri dute martxan.
Card image cap
2022/04/13

Errefuxiatuen egoera arintzen saiatzeko, MondragonLinguak eta GSR taldeak ekintza bat jarri dute abian Ukrainako gerrako errefuxiatuei bizitza errazteko; zehazki, gaur egun Aretxabaletako herrian bizi direnei bideratuta.

Horretarako, eta GSRk eskaintzen dituen zerbitzuetan izan dezaketen enplegagarritasuna hobetze aldera, Mondragon Linguak prestakuntza-saioak emango ditu eguneroko lanean eta etorkizunean erabiliko duten hizkuntzan tresnak emateko.

GSR zentroak adineko pertsonentzako arreta soziosanitarioa, osasun mentala eta ezgaitasuna eskaintzen eta kudeatzen dihardu. Mondragon Lingua, berriz, hizkuntza-zerbitzu aurreratuetan espezializatuta dago, bai prestakuntzaren arloan, bai itzulpen eta komunikazio eleaniztunean.

Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala

Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza