Industria 4.0: erronka eta aukera berriak

Testuinguru honetan, ULMA Handling Systems eta Soraluce-DanobatGroup kooperatibetako adituek beraien esperientzia aurkeztuko dute datorren azaroaren 22an Donostian egingo den Basque Industry 4.0 kongresuan.
2017/11/20

Industria 4.0 kontzeptuak laugarren industria iraultzari egiten dio erreferentzia, batik bat digitalizazio eta jarduera produktiboaren artean sortzen den harreman estuaren ondorioz sortu dena. Testuinguru honetan, industria eta enpresek eskaintzen dute balio erantsia aldatu eta aberasteko aukera berriak sortzen dira. Izan ere, produktu, zerbitzu berriak, negozio eredu berriak, behar berriak, eta erronka berriak agertzen dira. Hauek guztiak nolabait etorkizuneko industriaren eredua eta lehiakortasunaren gakoak definituko dituzte.

Etorkizun adimentsua eraikiz

Testuinguru honetan, ULMA Handling Systems eta Soraluce-DanobatGroup-etako adituek beraien esperientzia aurkeztuko dute datorren azaroaren 22an Donostian egingo den Basque Industry 4.0 kongresuan.

Aurtengoa Basque Industry 4.0 delakoaren IV. edizoa da. Bertan elkartuko dira hainbat aditu eta erakunde desberdinetako ordezkariak. Guztiek aurkeztuko dituzte etorkizunerako joera berritzaileenak, iritziak, erakusketak, tailerrak, eta abar.

Zehazki, kooperatibetako ordezkariak ere izango dira aurkezle. Horrela, Soraluce-DanobatGroup-eko Javier Torellak automozioan aurreikusten diren etorkizunerako erronkei buruz hitz egingo du.

Bere aldetik, Mikel Altuna, ULMA Handling Systems-eko berrikuntza zuzendariak logistika alorrean roboten teknologiei esker ematen ari diren aurrerapenen inguruan hitz egingo du. 

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa