CERN teknologien gaineko jardunaldia egin da Garaian

'Azeleratu zure enpresa CERN teknologiekin' izenburupean jardunaldia egin da Garaia Parke Teknologikoan gaur, goiz osoan zehar.
2019/10/22

Sarrerako aurkezpen laburrek eman diote hasiera CERN teknologien gaineko jardunaldiari gaur Garaia Parke Teknologikoan. INEUSTAReko (Zientzien Industriaren Espainiako Elkartea) Erik Fernandezek eta CERN-eko (Munduko Ikerketa Zentro garrantzitsuena) Ash Ravikumar-ek hartu dute hitza ekitaldiaren hasieran. Bi erakundeek instalazio teknologiko handiek teknologiaren transferentzian egiten dutena eta etorkizunean egingo dutena aipatu dute. 

Jornada sobre tecnologías CERN

Ash Ravikuma, CERNeko Ezagutzaren Transferentziaren Dibisiokoa, argazkian eskumakoaa.

Ineustar-Pioneers programa

INEUSTAReko proiektu kolaboratiboen arduradun Leonor Mendoza eta BIC Arabako proiektu buru Maitane Txabarri izan dira hurrenez hurren hitz egin dutenak eta haien ondoren, Ash Ravikumar-ek CERNek une honetan burutzen dituen proiektuak azaldu ditu. 

Ekitaldia amaitzeko mahai inguru bat egin da eta bertan adibide praktikoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute jardunaldira gerturatutakoek. Era berean, aperitiboa ere izan dute eta Garaiara bertaratutakoek iritziak elkar-trukatzeko aukera izateaz gain txartelak partekatzeko aukera ere aprobetxatu dute.