Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Lurraldeko lau unibertsitateekin hitzarmena berritu du Foru Aldundiak
Unibertsitateek foru Jauregian egin den ekitaldi batetan berritu dute hitzarmena. Bileran egon dira, Foru Aldundia ordezkatzen, Markel Olano diputatu nagusia; Imanol Lasa, foru bozeramailea eta Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua; Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatua; eta Sebas Zurutuza, Kudeaketa Estrategiako zuzendaria. Unibertsitateen aldetik, Nekane Balluerka errektoreak eta Agustin Erkizia Gipuzkoako errektoreordeak ordezkatu dute EHU/UPV; Deustu Unibertsitatetik, Jose Mª Guibert errektorea eta José Antonio Rodríguez Ranz errektoreordeak hartu dute parte; Mondragon Unibertsitatetik, Vicente Atxa errektorea eta Jon Altuna errektoreordea bertaratu dira; eta, azkenik, Tecnuneko Raul Anton zuzendaria eta José María Sarriegi zuzendariordea ere bileran izan dira.
Akordioak bi urteko iraupena izango du, eta Foru Aldundiak 1,2 milioi euro bideratuko ditu bertara.
“Elkarlaneko gobernantza Etorkizuna Eraikiz ekimenaren ezaugarri nagusietakoa da; hau da, egiten duguna, denon artean egiten dugu”, gogoratu du diputatu nagusiak. Horrela, nabarmendu du akordio honi esker, Aldundia eta unibertsitateen bideek bat egiten dutela lurraldearen aldeko lanean, orain arteko egindako lana goraipatuz. Azaldu duenez, jakintza guneen ekarpena funtsezkoa izan da hainbat esperientzia piloturen garapenean, eta elkarlanak honek etorkizunean ere fruituak ematen jarraituko duela azpimarratu du.
Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitateak, bere aldetik, lanean jarraituko du langileen partaidetzari lotutako ekimenetan. Alor honetan, behatokia jarriko du martxan, ikerketetan zehar lortzen diren emaitza eta ondorioekin Aldundiaren politika publikoak ondo enfokatzen lagunduko duena. Gainera, kooperatibek egungo gizartean jokatzen duten papera aztertuko du, eta baita Etorkizuna Eraikiz programaren esperientzia pilotuen jarduteko modua ere, hauen eraginkortasuna hobetzea xede.
Vicente Atxa errektoreak azaldu duenez, “Mondragon Unibertsitatea bat dator Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Etorkizuna Eraikiz-en helburuekin: Gipuzkoa lehiakorrago eta iraunkorrago bat garatzea eta Gipuzkoak bere erronkei aurre egiteko duen gaitasuna sendotzea”. Adierazi duenez, proiektuak identifikatu dituen erronkak bete ahal izateko “ezinbestekoa da enpresetan eta gure erakundeetan pertsonen konpromiso eta parte-hartzea indartzea”. Azkenik, errektoreak nabarmendu du unibertsitateak “bere egiten dituela Gipuzkoako Foru Aldundiko proiektu estrategiko guztiak, bereziki, energia eta mugikortasun jasangarria, zibersegurtasuna, langileen partaidetza enpresan, euskarazko ikus-entzunezko edukiak eta 4.0 gastronomia”.