Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Domusa Teknik Lana, gailur berriak jomugan
LANA kooperatibak Oñatin dituen instalazioetan egindako aurkezpen prentsaurrekoan aurkeztu da Domusa Teknik Lana mendi lasterketako talde berria. Urte hasieran martxan jarritako Domusa Teknik Team taldearekin bat egin du Lana kooperatibak, eta gaurtik aurrera taldeko korrikalariek Domusa Teknik Lana izenpean lehiatuko dituzte hurrengo lasterketak.
Domusa Teknik eta Lana kooperatibek hiru urteko konpromisoa hartu dute taldearekiko, kirolariek emaitzak lortzeko beharrezkoa duten egonkortasuna eskaintzeko helburuarekin. Taldeko ordezkarien hitzetan “proiektuarentzako bultzada handia da LANA bezalako kooperatiba erreferente baten babesa izatea, proiektuaren seriotasuna adierazi eta kooperatibismoaren elkarlanaren balioa agerian jartzen duelako”.
Denboraldi hasiera arrakastatsua
Domusa Teknik Team-ek urtea indartsu hasi du emaitza ezin hobeak lortuz. Besteak beste aipatzekoak dira ondorengo emaitzak:
- 1. postua Kobaz koban, Ainara Urrutia.
- 1. postua Espainiako Ultra txapelketan (Reventón El Paso), Aritz Egea
- 1. postua Euskadiko Lineako txapelketan (UZ Trail), Aritz Egea.
- 1. postua Reventón El Paso (maratoi distantzian), Ainara Urrutia.
- 1. postua Euskadiko txapelketan (Kilimon Trail), Ibai Angulo.
- 2. postua Euskadiko Kros txapelketan (Ortuella), Onditz Iturbe.
- 2. postua Espainiako KB txapelketan (Ojos Region de Murcia), Onditz Iturbe.
- 2. postua Euskadiko Lineako txapelketan (UZ Trail), Alvaro Ramos.
- 2. postua Euskadiko junior txapelketan (UZ Trail), Ibai Angulo.
- 2. postua Kolaziño Mendi Egunean, Ainara Urrutia eta Ibai Angulo.
- 3. postua Euskadiko txapelketan (Kilimon Trail), Aitor Ajuria.
- 3. postua Espainiako Maratoi txapelketan (Zahara de la Sierra), Ainara Urrutia.
Taupada urdina
#Taupadaurdina da Domusa Teknik Lanaren helburu eta izateko arrazoietako bat, euskal zalegoak bere taldeak sutsuki animatzeko ohitura trail mundura ekartzeko helburuarekin.
Hemendik aurrera denboraldiko zita garrantzitsuak izango dituzte taldeko kirolariek, besteak beste Domusa Teknik 40 MLK eta Zegama Aizkorri. Hitzordu hauei begira,btaldeak esfortzu berezia egingo du, 3.000 kamiseta urdin banatuz lasterketa egunean; Domusa Teknik 40 MLK lasterketan Xoxoteko aterpetxean eta Zegama-Aizkorrin Sancti Spiritun.
Domusa Teknik Lana taldeak zalegoa mendira urdinez joatera animatu nahi du, euskal korrikalari guztiak animatu eta mendietan kolore urdina nabarmentzeko helburuarekin.