Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria

MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorrak berretsi egin du Aranguren Makina-Erreminta eta Industriarako Automatizazio dibisioetako zuzendari nagusi izendatzea, eta MONDRAGONeko lehendakariorde izendatu du.
Card image cap
2024/03/08

Nerea Arangurenek Pello Rodriguezen lekua hartuko du abuztuaren 1etik aurrera, azken honek MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaritza hartuko baitu fetxa horretan. Joan den otsailaren 15ean bi dibisioetako Kontseilu Errektoreek Nerea Aranguren bi dibisioetako zuzendaritza nagusirako hautagai gisa onartu bazuten ere, Batzorde Iraunkorrak gaur bertan egindako bileran erabakia berretsi du, eta, gainera, Aranguren MONDRAGONeko lehendakariorde izendatu du (kargu hori betetzen dute  MONDRAGONeko dibisioak zuzentzen dituzten pertsonak ere, 11 guztira).

Donostian (1973) jaio zen, industria ingeniaria da Nafarroako Unibertsitatean, Antolaketa espezialitatean, eta Berrikuntza Estrategikoan doktoretza du. Ideko Zentro Teknologikoan garatu du gehienbat bere ibilbide profesionala, eta han hainbat funtzio bete ditu. Esaterako, ikertzaile izan da bertan, baita departamentuen zuzendaria ere, eta 2016an Zuzendaritza Nagusiaren kargua hartu zuen, eta kargu horretan egon da orain arte, aldi berean Danobatgroupeko Berrikuntza zuzendari izanda.

Nerea Aranguren: “Ilusio handiz ekingo diot nire ibilbide profesionalaren etapa berri honi” 

Danobatgroup eta MIA Dibisioetako enpresa askoren digitalizazio industriala bultzatzeko funtsezko figura izan da, berrikuntza arloko hainbat foro eta batzorde gidatu ditu, eta MONDRAGON Korporazioko Negozio Berriak Sustatzeko Batzordeko kidea da. Era berean, oinarri teknologikoko hainbat elkarte eta enpresatan rol nabarmena du, besteak beste, Fabrikazio Aurreratu Aeronautikoko Zentroko (CFAA) enpresa elkarteko eta Savvy digitalizazio enpresako presidentea eta Basque Artificial Intelligence Centerreko presidenteordea baita.

“Ilusio handiz ekingo diot nire ibilbide profesionalaren etapa berri honi” aitortu du. “Barru-barrutik eskertzen dut nigan jarritako konfiantza, eta konpromisoa hartzen dut onena emateko, bi dibisio horiek eta MONDRAGONek aurrera egiten eta beren esparruetan erreferente izaten jarrai dezaten”.

Makina-erremintaren eta Automatizazio Industrialaren dibisioei buruz

Makina-erremintaren Dibisioak, Danobatgroup bezala ezagunagoa denak, Danobat, Danobatgroup, Goimek, Ideko eta Soraluce kooperatibak hartzen ditu bere baitan, eta makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan erreferentzia da.

Industriarako Automatizazio Dibisioak, MIAk, berriz, Fagor Arrasate, Fagor Automation eta Mondragon Assembly enpresak hartzen ditu bere baitan.

 

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Muntaketa automatikoaren sistemak