Pandemia: zorigaitzezko urteak utzitako ikasgaiak
Azken urte honetan aldaketa handiak eta etengabeak izan ditugu. Denbora errekorrean, telelaneko praktikak, negozioak eraldatzeko prozesuak, tresna digital berriak… ezarri dira. Prebentzio- eta segurtasun-neurriak areagotu egin dira, "egutegi mugikorra" prestatzeak nabarmen egin du gora, absentismo-tasak bezalaxe, eta, zorionez, lankidetza- eta elkartasun-laginak ere biderkatu egin dira.
2020ak utzitako ikasgaiak
TU Lankidek, hain mingarria den egoera honen alderik onena bideratzeko asmoz, pandemia garai honetan kooperatibek egindako ekarpenen atzera begirako azterketa egin du. Eta 2020an egindako ekimenen lagin bat jaso dugu, lau multzotan banatuta: jardueren egokitzapena, zerbitzu indartuak, ekintza solidarioak eta omenaldiak/esker onak.
Beraien jarduera egokitu duten kooperatibak
- ONDOAN enpresak desinfektatze-lanak egiten ditu Metro Bilbaoko geltokietan
- Eneak osasungintzan erabiltzeko babes-pantailak egiten ditu
- Fagor Electrónicak 5.000 arnasgailu fabrikatzeko proiektu batean parte hartzen du
- 2.000 pantaila babesle ekoiztu ditu ERREKAk eskualdeko eta Gipuzkoako merkatari eta ostalarien artean banatzeko
- “Ultraizozgailuak eskaintzen ditugu Pfizer txertoa -86 gradutan konserbatzeko”
Zerbitzu indartuak uneko beharrei erantzuteko
- "Enplegu Laguntza"ko estaldura berri bat onartu du LagunArok, "Egutegi mugikorra" modalitatean
- Eroskiko dendetan lehentasuna dute: osasun langileek, adinekoek, haurdun daudenak eta desgaitasunak dituztenak
- COVID-19ak sortutako egoeraren aurrean, LABORAL Kutxak bezeroak eta erakundeko pertsonak lehenesten ditu
- Mondragon Unibertsitatearen jarduera akademikoa online garatzen jarraituko da
- "Epe laburrean 1.000.000 amantal inguru emango ditugu osasun-zentroetarako"
- Ekainaren hasieran, maskarak fabrikatzeko beste 6 lerro entregatuko ditu Mondragon Assemblyk
- Horrelakoa da Covid-19 birusa detektatzen duen test molekularra
Elkartasunaren adierazgarri
- "Ekaitzaren ondoren lasaitasuna dator"
- Mundukidek lanean jarraitzen du munduko kaltetuenei laguntza eskaintzeko
- Eusko Jaurlaritzak eta ORONA Fundazioak eguneko 2.000 otordu banatu dituzte elkartasunez
- Ausolanek "Los Salvacomidas" ekimenean parte hartzen du haurrei 60.000 menu osasungarri emateko
- Danobatgroupek COVID-19ari aurre egiteko konpromiso soziala indartu du
- Hainbat elkarteri zuzendutako COVID19 laguntzak onartu ditu ULMA Taldeak
Urtebete eta gero, ondo egindako lanaren aitortza
- Eskerrik asko guztioi!
- GSR: "Eskerrik asko MONDRAGON!"
- MONDRAGON agradece la actitud de las cooperativas durante la Covid-19
- Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
Era berean, azpimarratu behar da epe honetan TU Lankide komunikazio-erreferente bihurtu dela, datuek erakutsi duten bezala (gure irakurleei eskerrak eman nahi dizkiegu):
- Mikrobio globala eta etorkizuna epe laburrean
- 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar