Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Mondragon Unibertsitateak antolatutako Unibertsitate Kirolaren Euskadiko Txapelketan bostehun ikasle baino gehiago
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/mondragon-unibertsitateak-antolatutako-unibertsitate-kirolaren-euskadiko-txapelketan-bostehun-ikasle-baino-gehiago/@@images/fe9c4021-c8f6-4cdb-9465-852617ed2526.jpeg)
Mondragon Unibertsitatea Euskadiko XXIV. Txapelketaren anfitrioia izan da. Lehiaketa Arrasateko kiroldegietan (Musakolan eta Iturripen), Oñatikoan (Zubikoan) eta Aretxabaletakoan (Ibarran) egin da, eta 12 talde irabazle sailkatu dira apirila eta ekaina bitartean egingo diren Estatuko txapelketetarako.
Mondragon Unibertsitateko 160 ikasle
Guztira, Euskadiko 4 unibertsitateetako 550 ikasle inguru batu dira: Mondragon
Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta,
lehen aldiz, Euneiz Unibertsitatea. 550 horietatik, Mondragon Unibertsitatekoak dira
160 inguru.
Guztira 21 kirol-modalitatetan lehiatu dira; hona hemen batzuk: areto-
futbola, 11 futbola, eskubaloia, saskibaloia, boleibola, 7 errugbia, padela, xakea, mahai- tenisa, tenisa eta frontoiko kirolak (frontenisa, pala eta esku-pilota)
Parte-hartzaile guztiak 21 kirol-modalitatetan lehiatu dira; hona hemen batzuk: areto-
futbola, 11 futbola, eskubaloia, saskibaloia, boleibola, 7 errugbia, padela, xakea, mahai- tenisa, tenisa eta frontoiko kirolak (frontenisa, pala eta esku-pilota).
Lehiaketaren ondoren, sariak banatzeko ekitaldia egin da.
Txapelketaren egoitza bakoitzean erakundeetako ordezkari bat izan da. Musakola kiroldegian —han egin da ekitaldi nagusia—, Eusko Jaurlaritzako kirol-zuzendari Gorka Iturriaga eta Eusko Jaurlaritzako kirol-teknikari Dorleta Usandizaga izan dira. Halaber, Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñacoba eta Maider Morrás, Arrasateko alkatea ere bertan izan dira.
Bestalde, Ibarrako kiroldegian (Aretxabaletan), Aretxabaletako Udaleko kirol-zinegotzi Angel Etxabe eta Mondragon Unibertsitateko komunikazio- arduradun Susana Azpilikueta izan dira. Oñatiko Zubiko kiroldegian, berriz, Oñatiko Udaleko kirol-zinegotzi Saioa Arkonada eta Mondragon Unibertsitateko komunikazio-saileko kide Mireia Isacelaya izan dira.