Errekak mikroegituren polimeroan erreplikak injektatzeko instalazioak osatu ditu

Dibertsifikazioaren estrategian beste pauso bat eman du Errekak eta 'areto zuria' estreinatu du, mikroegituren polimeroen erreplikak injektatzeko.
Card image cap
2022/07/04

Etorkizuna orain dela agintzen duen leloari erantzunez eta orain urte batzuk dibertsifikazioaren estrategian ekindako bideari jarraiutz, Antzuolako kooperatibak instalazio berriak osatu ditu, eta 'areto zuria' estreinatu berri du.

Areto horrek Erreka enpresaren jarduera indartuko du hainbat sektoretarako (medical devices, optica eta abar) mikroegituradun osagaiak fabrikatzeko.

Hain justu ere, ISO 8 kategoriako areto zuri baten instalazioa jada erabilgarri jarri du Errekak, doitasun handiko injektoreekin, indukzio bidezko Heat & cool sistemekin, coining sistemekin eta piezak atera eta kontrolatzeko sei ardatzeko robotarekin.

Areto horrek Erreka enpresaren jarduera indartuko du hainbat sektoretarako (medical devices, optica eta abar) mikroegituradun osagaiak fabrikatzeko. Beharrezko garapen teknologikoa eta moldeen fabrikazioa Antzuolako instalazioetan egiten ari da Erreka.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak