Irakurriena
- 1. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 2. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 3. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 4. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 5. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 6. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 7. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 8. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
- 9. Batzar orokorrak gai nagusi, TU Lankide aldizkariaren zenbaki berrian
- 10. MONDRAGON Hospitalityk eta Mondragon Hotelak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
2023an ere Danobatgroupek talentuaren alde egingo du
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/2023an-ere-danobatgroupek-talentuaren-alde-egingo-du/@@images/34943ae1-c7c2-4af2-8319-ce090420ab80.png)
Industria fabrikazioaren sektorean garrantzi handiko aldaketak gertatzen ari dira, teknologia berriak sartu direlako, eta horregatik da talentua erakartzeko apustu hori. Eraldaketa horretarako, beharrezkoa dira erronkei eta, batez ere, ekoizpen prozesuen digitalizazioaren ondoriozko erronkei aurre egiteko gai izango diren profil profesional berriak edukitzea. Testuinguru horretan, Danobatgroupek ikasketak amaitzen dituzten gazteekin harremanak sustatzea du helburu. Urrats naturala da, pertsonekin eta talentuarekin duen konpromisoarekin bat dator-eta.
Alde batetik, otsailean eta martxoan Tecnun – UNAV Ingeniaritza Eskolak antolatutako bi ekimenetan parte hartuko du inustria taldeak. Lehenbizikoa, Recruiting Day Masterra, ingeniaritza masterreko ikasleei zuzenduta dago eta martxoaren 7an egingo da, eta Danobatgroup Donostiako campuseko egoitzan egingo den jardunaldian egongo da. Bigarren hitzordua martxoaren 8an eta 9an izango da, unibertsitateak antolatzen duen Enplegu Azokan. Hori ere Donostian izango da.
Bestetik, Danobatgroupek otsailaren 15ean egingo den Enpresa Egunean parte hartuko du, UPV/EHUren Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, eta otsailaren 16anUPV-EHUren Bilboko Ingeniaritza Eskolak antolatutako JEPE 2023 Enplegu eta Enpresen Aurkezpen Jardunaldian egongo da, Bilboko San Mames estadioan.
Ekitaldi horietan, bertaratutakoek aukera izango dute Danobatgroupeko lantaldearekin elkarreraginean aritzeko eta Taldearen balio proposamena, industria fabrikazioaren sektorea teknologia digitalekin izaten ari den bilakaera eta etorkizuneko lantegi adimendunen iraultzari aurre egiteko industria taldeko hainbat enpresak, hala nola Danobatek, Soralucek, Goimekek eta Latzek, behar dituzten profil motak ere ezagutzeko.