Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Fordek Fagor Ederlan saritu du
Fagor Ederlan finalista izan zen “Ford Annual World Excellence Awards” sarietan, “Aitortza Berezia”-ren kategorian. Ekitaldia pasa den maiatzaren 16an egin zen, Henry Ford museoan, Dearbornen (Michigan, Estatu Batuak), eta bertan 150 enpresa elkartu ziren guztira, tartean Gipuzkoako kooperatiba.
Sari hauekin Forden hornitzaileek hainbat alderditan lortutako bikaintasuna aitortzen da, hala nola kalitatean, zerbitzuan, berrikuntzan, lehiakortasunean eta aniztasunean.
Ekitaldian, Fordek automobilgintzaren negozioaren eta merkatuaren gainean duen ikuspegia eta etorkizunari begira dituen estrategiak partekatu zituen bildutako guztiekin. Geroago, sariak banatu ziren, hamaika kategoriatan. Hauek izan ziren nabarmenenak: “Primary Brand Pillars”, Ford markaren balio nagusiei zuzenduta; “Aligned Business Framework”, negozioaren bikaintasunari; “Special Recognition”, Forden itxaropenak gainditu zituzten hornitzaileei, non Fagor Ederlan finalista izan baitzen; eta “Lincoln Luxury”, gidari izanda fabrikatzaile iparramerikarraren posizioa indartu duten hornitzaileei.
Enpresako CEO Mark Fieldsk eta Produktu garapeneko eta erosketetako lehendakariorde exekutibo Hau Thai-Tangek presiditu zuten ekitaldia, non zeremonian bildutako Forden hornitzaile erreferenteek egindako esfortzua eta lana aitortu baitzen. “Kalitate, berrikuntza eta kostu efizientziako estandarrik gorenak lortzeko hartu duzuen konpromisoak nabarmen lagundu dio Fordi arrakasta izaten. Eskerrik asko zuen ahalegin eta ekarpen handiagatik eta Fordi urrutirago iristen laguntzeagatik”, esan zuen Hau Thai-Tangek.
Ford-Fagor Ederlan: 30 urteko harremana
Fagor Ederlanek eta Fordek 30 urte baino gehiago daramatzate negozio harreman sendoa izaten. 60 milioi euro baino gehiagoko salmenta zifrarekin, 2016an, bezero global garrantzitsuenetako bat da kooperatibarentzat. Izan ere, burdinazko eta aluminiozko portamangetak, motor osagaiak eta freno diskoak hornitzen dizkio, munduko eskualde guztietan: Europan, Asian, NAFTAn eta Mercosurren.
Javier Egurcegui, Fagor Ederlan Taldeko Merkatuko zuzendaria, ekitaldian egon zen, eta ekitaldiaren garrantzia azpimarratu zuen: “Ford da gure etorkizuneko proiektuaren zutabeetako bat eta negozioaren garapen osoan gehien laguntzen duen automobilen fabrikatzaileetako bat. Izendapen hau estimatzeko moduko zerbait da Fagor Ederlanentzat, eta are gehiago motibatzen gaitu gure bezeroaren espektatibetara iristeko eta gainditzeko”.
Sari ugariko sei hilabete izan dira Fagor Ederlanentzat, izan ere, sari hau izan da aurten taldeak bezeroengandik jaso duen hirugarrena, aurretik urteko hornitzailearen saria, Mando freno sistemen fabrikatzailearen eskutik, eta General Motorsena (GM) eskuratu ondoren.
Fagor Ederlan Groupi buruz.
Fagor Ederlan Group automobilgintzako hornitzaile liderra da, nagusiki Txasis eta Powertrainen horniketan, eta soluzio integralak eskaintzen dizkio merkatuari, produktu lerro guztietan. Ibilgailuen fabrikatzaile eta Tier 1 hornitzaile nagusiak Fagor Ederlanen bezeroak dira, eta haiei esker merkatuko erronka garrantzitsuenak partekatu, ulertu eta lortu ditzake, bezero bakoitzaren eta merkatuko eskualde bakoitzaren eskariei modu pertsonalizatuan erantzunda.
Zerbitzurako bokazio garbia du, eta taldearen nazioarteko hazkundea gidatu du, Fagor Ederlan hornitzaile globala bihurtuta, eta une honetan 20 planta eta ekoizpen aliantza ditu sektoreko eskualderik nagusietan, hala nola Europan, Mercosurren, Asian eta Naftan.
3.600 profesional baino gehiagorekin, kooperatiba MONDRAGON Korporazioko kidea da, eta enpleguaren sorrera da bere izateko arrazoia eta bere jardueraren motorra.