Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa
Gazteak, ezagutzaz jantziak, erronka zaleak eta ekintzaileak. Lau ezaugarri horiek izanez gero, abiatu zaitezke edozein abenturatan, baita enpresa arlokoa bada ere. Mondragon Unibertsitateko, LEINN graduko ikasleek izaten dituzte bereizgarri horiek, eta Oroi enpresaren sortzaileek argi eta garbi erakutsi zuten hasieratik erronkak gustuko zituztela. Iñaki Aramburu, Jorge Maylin Larruy eta beste ikaskide batzuk orain dela bost urte martxan jarritako egitasmoa da Oroi, gaur enpresa arrakastatsua.
Halaber, Oroi Wellbeing MONDRAGONetik gertu dagoen proiektua da. Fundatzaileek Mondragon Unibertsitatean ikasi zuten, eta Korporazioak berak enpresa lagundu du, kooperatibak kapitalean – GSR kasu honetan – sartuta eta funts korporatiboekin lagunduta.
Gradu amaierako lanaren fruitua da Oroi enpresa teknologikoa
Gradu amaierako lanaren fruitua da Oroi enpresa teknologikoa. Gaur egun, bi arlotan dihardute lanean, ‘batetik hirugarren adineko pertsonen beharrak ase nahian, eta bestetik errealitate birtualaren eremuan. Izugarri hazten ari diren bi sektore dira. Gizartea zahartzen ari da eta teknologiak sekulako aukerak eskaintzen dizkigu adineko pertsonei zerbitzuak eta produktuak eskaintzeko’, hala diote Iñaki Aramburu eta Jorge Maylin Larruyk. Eta euren proiektuak izan du oihartzun mediatikoa ere, izan ere ‘Emprendedores’ aldizkarian agertu berri dira, ‘aitortza handia da guretzat, talde guztiarentzat’.
Oroi errealitate birtualean oinarritutako plataforma terapeutikoa da
Oroi errealitate birtualean oinarritutako plataforma terapeutikoa da, adineko pertsonei zerbitzua eskaintzeko bideratua. Aiton-amonei ongizate emozionala eragiteko, estimulazio kognitiboa sustatzeko adineko pertsonen artean eta kirola egiteko aukera ere eskaintzeko. Errealitate birtualari esker, hirugarren adineko sektore zabalari produktu zein zerbitzuak eskaintzen ditu Oroik, eta enpresak merkatuan egin duen jauzia gero eta nabarmenagoa da.