Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Automozio osagaiak

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea

Muntaketa automatikoaren sistemak

Egosketa elektrikorako irtenbideak

Kooperatibisten babes soziala

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Kooperatibagintzan aditu tituluaren 17. edizioa martxan da

Hasi berri den ikastaroan kooperatiben proiektu sozio-enpresariala garatzeko ezagutza eta tresnak eskainiko zaizkie kooperatibetako bazkideei. Ikastaroaren hamazazpigarren edizioa izango da eta 13 kooperatibatatik etorritako 17 lagunek hartuko dute parte.
Card image cap
2024/10/23

Urriaren 11an eman zioten hasiera Kooperatibagintzan aditu tituluaren 17. edizioari. Oraingoan, 13 kooperatibatatik etorritako 17 lagunek hartuko dute parte. Saio presentzialak ostiraletan izango dira 2024-2025 ikasturtean ere, Eskoriatzako campusean. Edizio honetan, honako kooperatibetatik etorritako bazkideek hartuko dute parte: Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Automation, Fagor Elektronika, Copreci, Mondragon Assembly, Lagun Aro, Ulma Packaging, Ulma Handling, Eika, Fagor Taldea, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta RPK.

Kooperatibagintzan aditu tituluak kooperatiben proiektu sozio-enpresariala indartzea du helburu, betiere, dimentsio kooperatibo edo sozialaren garapenean begirada jarriz

Kooperatibismoa biziberritzeko diploma

Kooperatibagintzan aditu tituluak kooperatiben proiektu sozio-enpresariala indartzea du helburu, betiere, dimentsio kooperatibo edo sozialaren garapenean begirada jarriz. Horretarako, ikasturtean, errealitate kooperatiboa ulertu eta aztertzeko, ezagutza teoriko-praktiko sendoa jasoko dute ikasleek. Lehen saioan kooperatibismoaren sorreraz eta oinarri filosofikoez aritu dira.

Aditu titulu honetan, parte-hartzaileek jasoko dituzte erremintak kooperatiben proiektu sozio-enpresarialaren garapenerako baliagarriak izango dira. Gainera, elkarlana eta bizipenak trukatuta, beste kooperatibetako esperientziak ezagutzeko eta horien gaineko hausnarketa egiteko aukera izango dute. Oso metodologia praktikoa du ikastaroak; ikasturtea bukatzen da proiektu praktikoen aurkezpenarekin.

Urte hauetan guztietan, 40 kooperatiba desberdinetatik etorritako 300 ordezkari baino gehiagok hartu du parte

Erreferentziazko ikastaroa

Kooperatibisten eta kudeaketa organoetako kideen formazioan erreferente bilakatu den ikastaro hau antolatuta dago Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta Mondragon Taldeko Otalora formazio zentroaren artean. Urte hauetan guztietan, 40 kooperatiba desberdinetatik etorritako 300 ordezkari baino gehiagok hartu du parte Kooperatibagintzan aditu tituluan. 

 

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Automozio osagaiak

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea

Muntaketa automatikoaren sistemak

Egosketa elektrikorako irtenbideak

Kooperatibisten babes soziala

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea