Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Etorkizuneko industria digitaleko profesionalak DANOBATGROUPen prestatzen dira
Talentuaren prestakuntzarekin duen konpromisoaren barruan, DANOBATGROUP Mondragon Unibertsitateak antolatutako Industri Automatizazioko Masterrean parte hartzen ari da. Soluzio robotikoen, ikuspen artifizialeko sistemen eta 4.0 Industriaren kontzeptuetan oinarritutako garapenen aplikazioaren bidezko automatizazio prozesuetan aurrera egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasun praktikoak emateko diseinatu da titulazioa.
Masterra, aurten lehen aldiz emango baita, lana eta ikasketak txandakatuz garatuko da, eta ondo bereizitako bi etapatan. Lehen etapan, urritik Aste Santura bitartekoan, ikasleek beren karga lektiboa unibertsitatean jasotzen dituzten klase teorikoen eta titulu honetan laguntzen duten enpresen fabrikazio plantetan eskuratzen dituzten ezagutza praktikoen artean banatzen dute, erdibana. Bigarren etapan, berriz, dedikazio osoko erregimenean jardungo dute, eta uztailera bitartean daukate Master Amaierako Lana garatzeko: enpresak definitzen du, ikaslearekin adostuta, lanaren irismena, beti negozioaren interesekoa den gai baten inguruan eta izaera erabat praktikoarekin. Lan horren aurkezpen ofizialarekin masterra bukatutzat joko da.
Gaur egun, lau ikasle doaz egunero DANOBATGROUPeko kide diren DANOBAT eta SORALUCE kooperatiben lantegietara, ezagutzeko automatizazioan erabilitako kontrol sistemen funtzionamendua, industriako prozesuetan parte hartzen duten gailuak, soluzio mekatronikoen aplikazioa edo 4.0 Industriaren sentsorizazio tresnak.
“Pertsonen alde egitea da DANOBATGROUPen balio kooperatiboetako bat. Profesional trebatuak prestatzeko eta talentua atxikitzeko hartuta dugun konpromisoa ikastetxe bikainekin izenpetzen ditugun lankidetza hitzarmenen bitartez gauzatzen da, eta Mondragon Unibertsitatearekin dugun lankidetza hitzarmena da horietako bat”, ziurtatu du Iker Usabiagak, DANOBATGROUPeko Gestio Sozialeko zuzendariak.
Iker Usabiagaren iritziz, Masterrak bilatzen du mekanika, elektronika, algoritmia eta industri ingeniaritzako ezagutzak dituzten profil berriak edukitzeko premiari erantzutea.
Formazioarekin konpromisoa
“Industria digitalaren paradigma berriak eskatzen du orain arte gure sektorean ezagutzen ez ziren lanbideak hartzea, hala nola datuen analistak, fabrikazio bitartekoei adimenez hornitzeko beharrezkoa den informazioa datuetatik ateratzeko gai diren profesionalak”, gehitu du Usabiagak.
Masterreko ikasleak ekoizpen plantetan hartzea ez ezik, DANOBATGROUPek eremu teorikoan ere laguntzen du, Taldeko espezialistak automatizazioaren kontzpetu aurreratuen gaineko klaseak ematen dituzte eta.
Datorren otsailaren 13an, Masterreko ikasleak jardunaldi batera deituta daude, Taldea eta bere negozioak bertatik bertara ezagutu ahal izateko, DANOBATek eta IDEKO-IK4k Elgoibarren dituzten instalazioak bisitatzeko eta IDEKO-IK4ko ikertzaileek emango duten «Aplicación de Sensórica Avanzada para Condición de Máquina» izeneko hitzaldira joateko. Masterclass honen helburua da 4.0 Industriarekin zerikusia duten kontzeptuek benetako fabrikazio inguruneetan dituzten aplikazioak ezagutaraztea ikasleei.
DANOBATGROUPek, puntako eta aparteko soluzioetan aplikatutako goi mailako teknologia duten makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikazioan espezializatuta dagoenak, proiektu desafiatzaileek eta nazioarteko lan testuinguruek markatutako karrera kurba bat garatzen laguntzen du, enplegagarritasuna maila handia bermatuta.